Jatorrizko Euskal Animalia Espezieen XII. Erakusketa igandean egingo dute, Ormaiztegin

Igandean (urriak 9) egingo dute Ormaiztegin Arrastoak, Jatorrizko Euskal Animalia Espezieen Erakusketa goizeko hamarretan hasita. Ormaiztegiko Udalak eta Euskal Herriko Abere Autoktonoen elkarteek antolatu dute, eta aurtengoa egiten duten 12. aldia izango da. Euskal Herrikoak diren animalia arrazak egongo dira erakusgai. Asko desagertzear dauden arrazak dira, gainera. Euskal Herrian ezaugarri horiekin egiten den erakusketa bakarra da, eta ekimen horren helburuak Euskal Herriko animalia arraza autoktonoak ezagutzera ematea, eta mantentzeko egiten den lanaren berri ematea dira. Erakusketa horren garrantziaz hitz egin dute gaur  Donostian Koldo Lizarralde Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendariak, Rosa Maria Urkia Ormaiztegiko alkateak eta Haritz Maiz Ormaiztegiko Nekazaritza zinegotziak. Lizarralderen ustez ardi latxak eta larreak “oso garrantzitsuak” dira lehen sektorean. Baserritarren ekonomia altxatzeko “ezinbestekotzat” jo zituen. “Ardi latxaz gain, beste arraza ugari daude ezagutzen ez ditugunak eta desagertzeko zorian daudenak. Horiek babestu egin behar ditugu, eta horretarako lehendabizi ezagutu egin behar ditugu. Aukera bikaina izango dugu igande honetan horretarako”. Informazioa emango dute Goizeko hamarretatik aurrera egongo dira ikusgai jatorrizko euskal animalia espezieak, erakusketara egokitutako gune berezietan. Elkarte bakoitzak jatorrizko euskal animalia espezietatik ekoiztutako produktuak ere salduko ditu. Goizeko hamaiketatik aurrera gune bakoitzean megafoniaren bitartez elkartekideek arraza horiek azken urteetan izan duten garapenari eta ezaugarriei buruzko azalpenak emango dituzte. [...]

Estitxu Imaz

Zelanda Berrirako 57 tren egingo ditu CAF-ek Beasaingo lantegian

Zelanda Berrirako 57 tren elektriko egiteko 300 milioi euroko kontratua lortu du goizean CAF enpresak. Auckland hirirako izango dira trenak, eta denak Beasaingo lantegian egingo dituzte. Tren bakoitzak hiru bagoi izango dituela jakinarazi dute eta 380...

Beasaingo Hitza

Barikuan taldeak joko du bihar, Ordizia Kantuz jaialdian

Ordizia Kantuz jaialdiaren hirugarren saioa egingo dute bihar. Barikuan taldeak joko du. Ordizian ezaguna da talde hori, lehendik ere hainbat saio eskainiak baitira herrian. Ez dira musikari profesionalak, eta musika gustuko dutelako elkartu eta jotzen...

Ordiziako Hitza

Segurako Gazte Asanbladak Dirurik gabeko eguna antolatu du larunbaterako

Segurako Gazte Asanbladak Dirurik gabeko eguna antolatu du larunbaterako. Goizetik iluntzera bitartean truke azoka egingo dute eta arratsaldean tailerrak. Lehendabiziko aldia da Gazte Asanbladak horrelako ekimen bat antolatzen duena. Markel Fernandez Segurako Gazte Asanbladako kidearen hitzetan “egungo gizartean kontsumismoa da jaun eta jabe. Joera horri aurre egiteko eta dirurik gabe funtzionatzen badakigula ikusteko egun hori antolatzea pentsatu genuen”. Truke azoka goizeko hamaiketan irekiko dute, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Gazte Asanbladako kideek etxean eduki arren erabiltzen ez dituzten gauzak plazara ateratzeko deia egin diete segurarrei. “Arropak, liburuak, jostailuak… edozer gauzak balio du. Azokan ikusi eta interesatzen zaigun hori trukearen bidez lortu ahal izango dugu”, dio Fernandezek. Azoka iluntzera arte egongo da irekita, eta Gazte Asanbladako kideek bertan bazkalduko dute, azokan dauden materialak zaindu asmoz. Arratsaldean txalaparta eta eskulan ikastaroak egingo dituzte besteak beste, eta edonork parte hartu ahal izango du. Balorazioa egingo dute Dirurik gabeko eguna bukatu eta gero balorazioa egingo du Gazte Asanbladak. Fernandezen hitzetan «harrera ona izaten badu, ez dugu baztertzen aurrerantzean ere horrelako zerbait antolatzea».  

Estitxu Imaz

Gidarien harrobian lehia, igandean Olaberrian

Olaberriko motor zirkuituan karting probak jokatuko dira igande goizean. Olaberriko Karting Serieak txapelketako laugarren eta azkeneko jardunaldia izango da, karting modalitatean. Txapeldunak izendatzeko eta sailkapena ixteko balioko du. Igandean 10:0...

Aimar Maiz

Bost ikastaro antolatu ditu udalak Lazkaon

Lazkaoko Udaleko Kultura sailak bost ikastaro hasiko ditu. Udaletxean apuntatu behar da (943 08 80 80 edo kultura@lazkao.net). Plaza dantzen saioak ostiraletan 19:00etan dira, Arerian, urritik abendura (25 euro hileko). Tailaketa Aresoko etxean, ostira...

Aimar Maiz

Sebastian Santestebanek irabazi du marisko-jana

Zingizangok Lakiolan antolatu zuen erromeriko zozketaren irabazlea Sebastian Santesteban da. 1240 zenbakiarekin Gabiriako Korta jatetxean marisko-jana irabazi du.

Legazpiko Hitza

Ekologikoki ibiltzeko ideiak Lazkaon, aste guztian zehar

Mugikortasun iraunkorraren astea ari dira garatzen Lazkaon. Astelehenean hasi zen, eta etzi bukatuko da, ostiralarekin. Autorik gabeko nazioarteko egunaren harira —bihar da—, naturalki eta ekologikoki batetik bestera ibiltzeko moduak, ereduak eta i...

Aimar Maiz

Hiru ikastaro prestatu ditu udalak Zaldibian

Hamasei urtetik gorako zaldibiarrentzat zuzenduta hiru ikastaroren eskaintza jarri du Zaldibiako Udalak. Soinketa herenegun hasi zen, aerobic eta hirugarren adinekoen mantentze gimnastika egiteko. Makillajea eta azalaren oinarrizko zaintza da beste auk...

Aimar Maiz

EAJren Alderdi Egunera joateko autobusa jarriko dute Lazkaotik

EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak igande honetan ospatuko du urteroko Alderdi Eguna, Forondan (Araba). Lazkaoko alderdikideek autobusa antolatu dute. Igandean 08:45ean irtengo da, Itzala taberna paretik. Izena emateko telefonoz deitu behar da (688 677 390).

Aimar Maiz

Gaintzako herri afarirako txartelak ostiralera arte eros daitezke

Gaintzan, San Migel jaien barruan, urriaren 1ean sagardo dastaketa eta afaria egingo dute, larunbatean 20:30etik aurrera, Armendariz pilotalekuan. Entsalada, oilaskoa eta azkenburukoak jarriko dituzte afaritarako, 13 euroan (14 urte arteko haurrena 6 e...

Aimar Maiz

Lau ikastarotan izena emateko epea ostiralean itxiko dute Legazpin

Ostiralean itxiko dute Legazpin hainbat ikastarotan izena emateko epea. Eskulan ikastaroa urritik ekainera bitartean egingo dute, astearteetan eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara. Irule Elkarteak eskainiko du. Josteko konponketa txikien tailerra ere...

Legazpiko Hitza

Kantuan epeldu dute festen agurra

Zintzo Mintzoko kideak kantuan Kantu Afariarekin (irudian) agurtu dituzte urretxuarrek festak. Xabier Leteri eta Jesus Guridi omenaldia egiteko baliatu zuten kantu saioa eta musikarien esanetan, ekitaldia «oso ondo» burutu zen: «Abestiak iazkoak ...

goierrikofestak

Konexioek huts egiten dutenean

Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da bihar. Garuneko neuronen arteko konexio bakoitza eginkizun edo pentsamendu bati lotuta dago, eta konexio horiek apurtzen hasten direnean hasten da gaixotasuna garatzen. Gaixoarengan lehen sintomak agertzen hasi bain...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa