Ataunen urriaren 24an eman ahalko da odola

Ataungo Odol Emaile Elkarteak zuzenketa egin du herrian barrena zabaldutako emanaldien datetan. Hurrengo hitzordua hilaren 10ean izango zela iragarri arren, ez da orduan: urriaren 24an, astelehena, eman ahalko da odola Ataunen. Lekua eta ordua, berak: ...

Aimar Maiz

Hauteskunde errolda erakusgai jarri dute

›Azaroaren 20an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeak direla eta, Lazkaon jende aurrean erakusgai jarri dute hautesleen errolda. Urriaren 10era arte egongo da zerrenda, udaletxean. Leudekeen akatsak edo aldaketak zuzentzeko eskatzeko auk...

Aimar Maiz

‘Arriya’ filma proiektatuko du ZineKlubak asteburuan

Legazpi ZineKlubak ‘Arriya’ filmaren bi emanaldi egingo ditu asteburuan. Lehena bihar gauean egingo dute, 22:15ean, eta bigarrena igande arratsaldean, 19:00etan. Fitxa teknikoa Filma: Arriya. Zuzendaria eta gidoia: Alberto Gorritiberea. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2011. Iraupena: 100 min. Generoa: Drama. Aktoreak: Iban Garate (Peru), Sara Casasnovas (Jone), Begoña Maestre (Maria), Ramon Agirre (Antxon), Iñake Irastorza (Maritxu), Kandido Uranga (Paco), Joseba Apaolaza (Sabino). Produkzio exekutiboa: Jose Maria Lara. Musika: Bingen Mendizabal. Argazkia: Gaizka Bourgeaud. Muntaketa: Julia Juániz. Zuzendari artistikoa: Satur Idarreta. Jantziak: Saioa Lara. Banatzailea: Alokatu. Istorioa Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka. Arriya filma gure denborari, gure herriari, emandako begiratua da; iraganean, taldean, oroitzapenaren hasieratik azpian dagoen harri astun batean gogortuta dagoen orainak esperantzari egiten dio keinua. Maria Peruren atzetik doa korrika herrian zehar, bidean erori zaion txapela emateko asmoarekin. Peruren eta Mariaren familiak haserre daude bata bestearekin eta herriaren eta bertako biztanleen bilakaera bereganatu duen liskarrean murgilduta daude. Mandoa, zaldia,…. Eta harri bat; harria. Historiaren hari gidaria herri baten berezko kultura da; kasu honetan, harria. Norberak, bizitzan [...]

Legazpiko Hitza

Esteban Barrenaren omenezko organo kontzertua izango da larunbatean

Alize Mendizabal organo jolea eta Donostiako orfeoi txikiak eskeiniko dute kontzertua, Andre Mari Jasokundearen elizan, 20:00etatik aurrera.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hautesle errolda ikusgai jarri dute Urretxun

Urriaren 10era arte izango da, erreklamazioak egiteko aukera irekita; zerrendak Udaleko harrera bulegoan daude ikusgai.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Duela 500 urte sagardoa nola egiten zuten ikusi dute ikasleek

Duela 500 urte sagardoa nola egiten zuten ikusi dute ikasleek Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Bertan Sagardo Astea ari dira ospatzen, eta sagar zanpaketak egunero egiten dituzte. Astean zehar zanpaketa bat. Asteburuan eta Pilarika egunean bi zanpaketa egingo dituzte. Astean zehar batez ere jubilatu taldeak eta eskoletako ikasle eta irakasleak joaten dira bertara. Atzo esaterako, Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleak, Urretxu-Zumarragako Garaialde lizeoko ikasleak eta Zarautzeko Aida sukaldaritza eskolako ikasleak izan ziren bertan. Gotzon Aranburu kazetaria ere bertan izan zen eta bideoa grabatu zuen.    

Estitxu Imaz

Andramendi ikastolak Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du

Beasaingo Andramendi ikastolak autobusa antolatu du urriaren 16an Tafallan egingo den Nafarroa Oinez jaialdira joateko. Autobusean lekua hartzeko, datorren astean eman behar da izena ikastolan, asteartetik ostegunera bitartean. Izena emateko ordute...

Beasaingo Hitza

Appalurrek bilera deitu du ostegunerako

10:00etan izango da Urretxuko Labeaga aretoan; Legazpiko bazkideentzat autobus zerbitzua egongo da 9:30ean Elizondo tabernatik irtenda.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legorretan udal lan-taldeak hasi dira batzartzen, aurkeztu ondoren

Legorretako Udalak asteazkenean aurkeztu zituen herritarren aurrean udal kudeaketarako «ezinbesteko» papera izango duten batzorde informatzaileak, eta nolakoa funtzionamendua izango duten. Guztira zazpi lan-talde dira, eta irailean zehar hasiko da ba...

Aimar Maiz

Antzizar kiroldegia bete dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

Txernobilen Lagunak elkarteak antolatuta, bi saio egin dituzte Beasainen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Pupu eta Lore, Pirritxen seme-alabak, beasaindarrei aurkezteko erabili dituzte bi saioak pailazoek, eta Antzizar kiroldegia bete egin da...

Beasaingo Hitza

Elkarretaratzea egin dute CAF-en “Bateragune” auziaren aurka

Gehiengo sindikalak egindako deialdiarekin bat eginez, elkarretaratzea egin dute eguerdian CAF-eko langileek lantegiko sarrera nagusian. Ordu beteko elkarretaratzea izan da, eta bertan “Bateragune” auziko auzipetuen aurka eskatutako kartzel...

Beasaingo Hitza

Alvaro Truebak irabazi du XXX. Beasain proba

Aste honetan Danimarkan egiten ari diren mundiala prestatzeko lasterketa antolatu dute asteburuan Loinatz Txirrindulari Elkarteko kideek. Mundial aurreko gazteen mailako XXX. Beasain proba izan da, eta Isidoro San Justo taldeko Alvaro Truebak irabazi du. Mundu mailako txirrindularirik onenek parte hartu dute lasterketan, eta jende asko bildu da errepidetan etorkizuneko txirrindulari profesionalak ikusteko. Loinatz elkartetik azaldu dutenez, 19 kidez osatutako taldetxo batek aurrera egin zuen lasterketa hasieran, eta elkarrekin egin zuten Lierniara arteko bidea. Lierni eta Atagoitiko gainen artean, ordea, hainbat txirrindulari atzean geratzen hasi ziren, eta seikote batek aurrera egin zuen. Ihes egindako sei txirrindulari horien artean, Cara Rural taldeko Asier Gandarias eta Iker Azkarate lazkaotarrak zeuden. Legazpira iristen ari zirela ordea, Juan Ignacio Curuchet argentinarrak ihes egitea lortu zuen, eta Liernia bigarrenez igaro zutenean ihes eginda jarraitzen zuen Curuchetek. Probaren garailea argentinarra izango zela zirudienean, Olaberriarako gainean sei txirrindulariz osatutako taldetxoak harrapatu zuen Curuchet, eta herri kaskora iristen ari zirela erasoa egin zuen Alvaro Truebak, eta Beasaingo helmugara bakarrik iristea lortu zuen. Asier Unanue aramarrak laugarren amaitu zuen proba, eta Iker Azkarate lazkaotarrak bederatzigarren. Mendiko Saria eta Tarteko Helmugen saria Sanse Spiuk taldeko Juan Ignacio Curuchetentzat izan dira eta taldekako sailkapenean Caja Rural taldeak irabazi du. SAILKAPENA: 1. Alvaro [...]

Beasaingo Hitza

Futbola eta garagardoa uztartuta egin dute festa Carling Football Fest jaialdian

Futbola eta harrobiaren lana herriari ezagutarazi eta gerturatzeko asmoz, futbola eta garagardoa uztartuta Carling Football Fest jaialdia egin dute asteburuan Beasainen. Herritar eta kanpotar askok parte hartu dute festan, eta Beasain Kirol Elkarteko kideek jaialdiaren inguruko balorazio oso positiboa egin dute. Luis Garmendiak adierazi duenez, «balorazio ekonomikoa egiteko dago oraindik, baina egun hauetan bizitakoa ikaragarria izan da». Haurrei zuzendutako 3×3 futbol txapelketak izan duen arrakasta azpimarratu nahi izan du Beasain K.E-ko kideak: «300 haurrek parte hartu dute, eta egunero, beste horrenbeste ikusle ere gerturatu dira plazara». Herrikoez gain, eskualdeko eta kanpoko haurrek parte hartu dute lehiaketan. «Helburua futbola herritarrengana gerturatzea zen, eta txapelketarekin helburua bete dela uste dugu», zehaztu du Garmendiak. Ostegunean harrobiaren etorkizunaren inguruan egindako hitzaldira ere jende asko gerturatu zela gaineratu du: «Beasain taldea egiten ari den lanaren ardatza da harrobia, eta jendeari interesatzen zaion gaia da». Jan edanak ere harrera beroa Loinaz plazan prestatuko pintxoak eta txuletak dastatzen ere jende asko izan da.Egunero bete da sukaldari ezagunek egindako txutelak  jateko aukera eskaintzen zuen jantokia, eta taberna modura egokitutako gunean ere asko izan dira pintxoak eta brotxetak jan dituztenak. Elkarteko webgune berria ere aurkeztu zuten ostiralean, eta bertan aurkitu daitezkeen edukiak zein diren azaldu. Beasain taldearen historia, gaur [...]

Eskeine Legorburu

Ondo errotutako ekitaldia

Eguraldi hezea egin arren, jende asko bildu du aurten ere Zerainen Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren azokak. Aitziber Makazaga Zeraingo turismo bulegoko kideak jakitera eman duenez «gainera, asko izan dira produktu ekologikoak erosi dituzten lagunak» eta beraz, gustura daude produktugileak zein azokaren antolatzaileak. Goizeko bederatzietan ireki zuten azoka igandean, baina horrelakoetan ohikoa den moduan eguerdi partean ibili zen jende gehien. Bisitari gehienak gipuzkoarrak izan ziren, besteak beste, Goierriko herrietatik, Oñatitik, Arrasatetik, Donostiatik, Hernanitik eta Tolosatik gerturatutakoak. Adinari dagokionean berriz, aniztasuna izan zen nagusi, gurasoak euren seme-alabekin, gazteak eta helduak ikus baitzitezkeen bertan. Jendeak erosi zituen produktuen artean berriz, besteak beste, barazkiak, pasteltxoak eta bestelako gozoak, ardoa, gazta, fruta, ogia, eztia, irasagarra eta marmelada zeuden. Makazagak aipatu duenez, produktuak erosteaz gain, aurten eguraldiarengatik turismo bulegoan eta museoa ikusten jende gehiago ibili da beste urte batzuetan baino. Erakustaldiak eta tailerrak Nekazaritza ekologikoko produktuak ikusi eta erosteaz gain, antzinako eran, tolarean, sagarrei ateratako muztioa edateko aukera ere izan zuen bertara hurbildutako jendeak. Hori bai, beste urte batzuetan ez bezala, etenaldi txiki bat edo beste egin behar izan zuten euriarengatik bertan lanean aritu zirenek. Erakustaldiez gozatzeko aukera ere izan zuen jendeak. Julian Muñoa artzain ohia eta Jon Harregui artzaina esaterako, behorren buztaneko ileekin zurda-sokak egiten aritu [...]

Estitxu Imaz

Ijitoen jaiak

Koadrilatako kideak paellak egiten Lehenengo urtez Ijitoen jaiak dioen zapia jantzi dute Itsasondon. Goizean guraso elkarteak antolatutako jolasak izan dira, eta ondoren Beitiko igoera egin dute aspaldiko ohiturari eutsiz. 6 urtetik 14 urtera arteko...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa