Gabonetako kontzertuei hasiera eman zaie asteburuan

Irimo Azpi abesbatzak, Zumarragako Musika Bandak eta Goiargik konzertuak eskaini zituzten larunbatean eta igandean; hunkigarriena Antzinako Ama txistulari taldeak Esteban Barrenarn omenez...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gabonetako krisma eta idazlan onenak saritu zituzten ostiralean

Urretxu eta Zumarragako gaztetxoek aurten ere gogotik egin dute lan; izan ere, krisma eta idazlan guztiak batuta ia mila lan jaso...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aitor Sarriegik irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Aitor Sarriegik irabazi du G Puntua txapelketa. Orain munitu gutxi amaitu da txapelketa, eta Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoan aritu ondoren, beasaindarrak jantzi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela. Azken agurra abestuta, Goierrin bert...

Beasaingo Hitza

Jon Ander Albisuk, Berasaluze VIII.a lagun, 10 eta 22 galdu du Binakako Txapelketako lehen partida

Binakako pilota txapelketa nagusia atzo hasi zen. Inoizko lehiaketa luzeena izango den ekitaldiaren estreinakoan Jon Ander Albisu atzelari ataundarrak jokatu zuen, txapelketan bikotekide izango duen Pablo Berasaluzerekin (Berasaluze VIII.a). Sestaoko Las Llanas pilotalekuan, 10 eta 22 galdu zuen ataundarrak eta bizkaitarrak osatutako bikoak, Aimar Olaizola-Mikel Beroizen aurka. Ezkerreko hankarekin hasi ziren gorriz jokatu zuten Berasaluze VIII.a-Albisu. Berehala 0 eta 7 ziren markagailuan atzetik, eta aldea bederatzi tantoraino igo zitzaien urdinen lan erdietarako (2-11). Susperraldia izan zuten gero gorriek, 6-11 eta 10-15eraino hurbiltzeko,  baina ordurako tarte handiegia zuten gainditzeko. Azkenean, 10 eta 22 galdu, eta lehiaketako lehen puntua Olaizola II.a-Beroizek eraman dute, askoren iritziz txapelketako bikote indartsuenetakoa, Irujo-Barriolarekin batera. Markagailuko diferentzia handia izan arren, kantxak ondo aritu zen Albisu. Batez ere lehen erdian, atzean jaun eta jabe izan zen, sendo eta pilotari indarra emanez. Tanto gehienetan bizkarra erakutsi zion Beroizi. Baina Mikel Beroizek ere bere maila eman zuen, seguru aritu zen neurketa osoan: ez zuen tantorik galdu, eta bi egin zituen. Albisuk, aldiz, atzenerako 5 pilota galduta bukatu zuen partida. Binakako Txapelketan zortzi bikotek parte hartuko dute, Aspetik eta Asegarcetik launak. Lehen fasean denek denen aurka jokatu beharko dute, bi aldiz; hamalau partida ditu bikote bakoitzak, beraz. Partidak 54:16 minutuko iraupena [...]

Aimar Maiz

Katxalin elkarteari eman diote D’elikatuz Bizi Saria

Atzo arratsaldean bukatu zuten 2011ko D’elikatuz Bizi jardunaldia, Katxalin elkarteari emandako sariarekin. D’Elikatuz zentroaren urteko azken ekintza izan da emakumezkoentzat antolatu duten bizitza estilo osasuntsuen inguruko saioa. Bertan...

Ordiziako Hitza

Ampo Ordiziaren bigarren taldeak Baztanen jokatuko du bihar

Ampo Ordiziaren lehen taldeak atseden hartuko du asteburuan, eta bigarren taldeari utziko dio tokia. Ordiziarrek, Baztanen kontra jokatuko dute, Nafarroan. Partida bihar izango da, 15:30ean. Alvaro Etxezortuk eta bere mutilek, partida gogorra eta fisik...

Ordiziako Hitza

Urretxuko udal gobernuak presoen aldeko elkarretaratzea egin du

Gaur egun osoan zehar, presoekiko elkartasuna adierazteko baraualdia egingo du udal gobernuak; horrekin batera urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziorako deia...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lan ona eta erregulartasuna

Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi Faseka faseka sailkatuta, eta bi saio eginda iritsi dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarrak. Edozein momentutan txapelketatik kanpo geratzeko pertzepzioa izan du Apalategik oholtzara igo den bost alditan, eta fasez fase sailkatuta, pausoka-pausoka iritsi da finalera. Igandeko kantaldira begira ere, berdina pentsatzen du: «Badakit egin dezakedala, baina badakit baita posible dela erortzea. Eta orain ere berdin. Orain arte mailara egokitu gara eta ikusiko dugu igandean zer gertatzen den». Sarriegiri gehien kostatu zaiona «tenperatura hartzea» izan da. Final laurdenetako saioetan «engantxatu» da txapelketara, bai kantuan aritzeko eta baita lagunen eta gainerako bertsolarien lanari jarraipena egiteko ere. Txapelketan, orain arte, «irregular» aritu dela esan du, baina ale onak ere utzi dituela, eta igandean horiek errepikatzeko asmoa du. Finala Donostian da etzi, Illunbe zezen plazan, eta Apalategi eta Sarriegirekin batera Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Jexus Mari Irazu, Jon Martin eta Agin Rezola ariko dira lehian. Bertsolariak 16:00ak aladera hasiko dira kantuan, eta 20:30ak aldera jakingo da zein den aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Orain arte egindakoari buruz galdetuta, helburua faseak gainditzea izan da Apalategirentzat. Maiatzaren 15ean Lezon egindako saioa «oso txarra» izan zela gogoan du: «Oso urduri aritu nintzen eta bi errima [...]

Beasaingo Hitza

Ostadarren saioa bihar arratsaldean da, Usurben

Ostadar dantza taldeak bihar egingo du Gabonetako saioa. 18:30ean, Hator-hartor dantzatuko dute liburu eta disko azokan, Iruñako Arrotxapeako erraldoiekin batera. 20:00etan, Euskal Herriko lurralde ezberdinetako dantzak egingo dituzte Usurbe antzokian...

Beasaingo Hitza

Euskal presoen alde bilkura egingo dute bihar

Ordiziako Udaleko Gobernu taldeko kideek baraualdia egingo dute bihar euskal presoen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko, eta horren harira, elkarretaratzea egingo dute gaur bertan Plaza Nagusian, 12:00etan. Horrez gain, urtarrilaren 7an Bilbon egi...

Ordiziako Hitza

Ate irekien eguna egingo du Gaztelekuak igandean

Hitzaro euskara elkarteak kudeatzen duen Gaztelekuak ate irekien eguna egingo du igandean, 18:00etatik aurrera. Lan taldea aurkeztearekin bat, azken bi hileetan egindako lana biltzen duen bideo bat emango dute. Gazteek egindako txokolatea eta gailetak ...

Ordiziako Hitza

Gipuzkoako paleta larruzko txapelketaren hiru partida bihar Ordizian

Gipuzkoako paleta larruzko txapelketaren hiru partida jokatuko dira bihar iluntzean, 20:45etik hasita, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Lehenengo partida 2. mailan ari den Oianguko bikoak jokatuko du Landareren aurka; bigarrenean, 1. mailako Oiangu 2 ...

Ordiziako Hitza

Jolas tailerrak egingo dituzte hilaren 22an eta 23an

Lehen Hezkuntzako lau mailetako haurrei zuzendutako bi jolas tailer antolatu ditu Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak hilaren 22 eta 23rako. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak gidatuko ditu bi saiook. Jolasa eta birziklapena uztartzea da tailerren hel...

Ordiziako Hitza

Elkartasunari bide emango dio Ordizian elkarteak Eguberrietan

Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak elkartasunari bide eman nahi dio Eguberrietan, Etiopiako Wukro komunitatean eskola bat eraikitzeko dirua biltzeko Etiopia-Utopia irabazi asmorik gabeko erakundearekin batera Zure Gabonak bildu kanpaina jarri baitu martxan. Egitasmo xumea da oso. Hala nahi duten herritarrek, Goen kalean egokituko duten lokalera joan, eta haien Eguberrietako opariak bilduko dizkiete euro baten truke. Imanol Apalategi Etiopia-Utopiako ordezkariaren arabera, dirua lortzea da kanpainaren helburuetako bat, baina baita Ordiziako herritarrak sentsibilizatzea ere. Horrez gain, datorren astelehenean Addis Abbeba-Wukro dokumentala proiektatuko dute Barrenan, 19:00etan, eta Aldaketarako hezkuntza izenpeko argazki erakusketa ere jarriko dute. Erakusleihoen lehiaketa Ez da hori Ordizian elkartearen berritasun bakarra. Zuzendaritza berritu dute orain gutxi –Estitxu Ruano Matxain da lehendakari berria– , eta aurreko zuzendaritzak egindako «lan onari» jarraituz, hainbat ekintza antolatu dituzte Eguberriei begira. Nabarmenena Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa da. Eguberrietako argiak gaur piztuko dituzte Ordizian, eta horien osagarri, 18 dendak erakusleihoak atonduko dituzte hilaren 21etik urtarrilaren 5era. Herritarrek eta bezeroek egingo dituzte epaile lanak, www.ordizia.com webgunean botoa emanez. Hauek dira parte hartuko duten saltokiak: Carrion, Farmaetxe, Gofi, Gorosti, Irurena, Lekuona, Lirain, Ness, Ness Men, Palomo, Pinocho, Porfirio Fernandez, Ugalde, Urdanet, Vicuña Confeccion, Zabale, Vicuña Sport eta Zipi-Zape. Boto gehien jasotzen duten hiru dendek izango dituzte [...]

Iñaki Gurrutxaga

Itsasondon haurrentzako gabon ekitaldietan izena 20rako eman behar da

Itsasondoko Udalaren gazteria sailak Gabonetarako jarduerak prestatu ditu lau urtetik 9ra bitarteko haurrentzat. Oporrak dituzten egunetan aisialdiko ekimenak izango dituzte. Astearterako, abenduak 20, eman behar da izena. Gaztelekuan ere jolas berezia...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa