Ezin izan du Gipuzkoako txapela jantzi Iñaki Azurmendi aizkolariak

Aste osoa gripearekin igaro ondoren, Maila Nagusiko Gipuzkoako Txapelketa jokatu du asteburuan Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak. Sasoiz «puntu-puntuan» ez bazegoen ere, eta txapelketan parte hartzeko zalantzak izan bazituen ere, iaz lortutako garaipena errepikatzeko asmoz aritu zen igandean Bedaioko (Gipuzkoa) pilotalekuan. Joxemari Olasagastik jarritako erritmoari ezin izan zaion jarraitu eta Igeldoko (Donostia, Gipuzkoa) aizkolariak jantzi zuen txapela. Txapelketa orain hamabost egun jokatu izan bazen, Olasagastiri gauzak zail jartzeko asmotan zen Azurmendi: «Orain bi aste oso forma onean nengoen, eta berriz ere txapela janzteko aukera asko nituen. Baina erabat errekuperatzerik ez dut izan, eta ezin izan dut maila berdindu». Igandean Euskadikoa Zailtasunak-zailtasun, igandean egindako lanarekin «nahiko gustura» geratu da arriarandarra, eta Gipuzkoako txapela lortzerik izan ez badu ere, igandean Arbizun (Nafarroa) Euskadiko Maila Nagusiko Txapelketako finalera sartzeko txartela eskuratzeko moduan egongo dela aurreratu du: «Astea lasai hartu eta indarra berreskuratzen badut, finalerako txartela lortzeko moduan egongo naizela iruditzen zait». Hamabi aizkolarik parte hartuko dute Euskadiko finalerako kanporaketan, eta sei igaroko dira finalera. Azaroaren 6an Elizondon (Nafarroa) jokatuko da finala. Lehen lau aizkolarien artean sailkatu nahi du Azurmendik.  

Beasaingo Hitza

Hiru kontzertu egun izango ditu aurten Jazpana Fest! jaialdiak

Urriko azken asteburuan egingo dute aurten ere Jazpana Fest! jaialdia Beasainen. Urriaren 28tik 31ra izango da ruralismo posmodernoaren festa, eta azaroaren 1a jai eguna dela aprobetxatuz, eta hirugarren urteurrena ospatzeko asmotan, antolatzaileek hiru kontzertu egun antolatu dituzte aurtengorako. Jaialdiko egitaraua zehazten ari dira oraindik, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko hamalau taldek onartu dute jaialdian airtzeko gonbita. El Columpio Asesino, Ainara Legardon, Atom Rhumba, Guadalupe Plata, Los Kiti Phantoms, Willis Drummond, La Celula Durmiente, Grises, Continuo Renacer, Fiachras, Los Teleplasticos, The Nekrobabies, Lost Chords eta Cuarto de Hora dira aurtengo Jazpana Fest!-en egongo diren taldeetako batzuk. Orain arte bezala, kontzertuez gain, bestelako ekintzarik ere egongo da urriko azken asteburuan. Urriaren 28an, ostirala, hasiko da jaialdiaren inguruko argazki rallya, eta kontzertuez gain, Guitar Hero lehiaketa ere orduan egingo dute. Larunbatean, urriaren 29an, 3×3 saskibaloi txapelketa egingo dute, eta hurrengo egunean, skate txapelketa. Azken egunean film laburren emanaldia egingo dute, eta ondoren Jazpanaokea. Orduan bukatuko da argazki rallya, eta egunero, kontzertuen ondoren, dj-ak arituko dira festa gunean. Ekintza guztiak Bernedoeneako aparkalekuan jarriko dituzten karpetan egingo dituzte. Skate txepelketa, ordea, Gernika pasealekuko pilotalekuan izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Boluntarioen bilera bihar da Txapelketen eta argazki rallyaren oinarriak, jaialdiari buruzko gainerako informazioa eta bertan parte [...]

Beasaingo Hitza

Pedro Laskurain apaizak Luis Mari Segurolaren ordezkoa hartu zuen igandean

Igandean egin zen meza, errelebua ofizial egiteko, Jose Inazio Munilla Donostiako gotzaia buru zela; eliztarrek Segurola omentzeko bazkaria egingo dute irailaren...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Maikel Iriarte-Jon Lonbide bikote legazpiarraren lan txukuna Fiteroko Rallysprintean

zingizango.com• Pasa den asteburuan jokatu zen Fiteroko rallysprintean, Junior mailan irabazteaz gain beraien kategoriko podiumean sartzeko gutxi falta izan zitzaien. Lasterketa Angela Vilariño gidariak (Andres Vilariñoren alaba) irabazi zuen, alboan Borja Guereñu kopilotoa zuela. Subaru Impreza WRC kotxea gidatu zuten eta Jesus Manuel Moro – Miguel A. Cañas eta Joxe Labaka eta Aitor Otaegi bikoteei gailendu zitzaizkien. Pasa zen larunbatean bikote legazpiarrak lan ederra egin zuen Nafarroako lurretan, Euskadiko eta Nafarroako txapelketetarako puntuagarria den Fiteroko lasterketan. Alde batetik, Junior mailan bere nagusitasuna azaldu zuten erlojuz kontrako 3 saioetatik lehena eta hirugarrena irabaziz eta bigarrenean 3. postua eginez, baina, 3.ak sailkatu ziren lasterketan izandako istripu batek saioa neutralizatzera behartu zuelako eta, honela, helmugara iritsi ahal izan zen azken kotxearen denbora aplikatu zitzaielako. Honek segundo polit batzuk galtzea ekarri zien… Hala ere, irabazitako beste bi saioetan lortutako errenta baliatuz, Junior mailan garaile atera ziren. Bestetik, beraien kategoriako podiumean sartzerik ez zuten izan aipatutako neutralizazioaren ondorioz. Beraiek egingo luketen denbora “logikoari” gehitu zizkieten segundoek 4. postura bidali zutelako legazpiar bikotea. Hala ere, emaitza oso ona dela esan daiteke, kontuan izanda aurten estreinatu dutela beraien Citroen Saxo VTS kotxea eta esperientzia handiagoa duten gidari askoren aurka korritzen aritzen direla. Denboraldiari begira esan beharra dago [...]

Legazpiko Hitza

Giro aparta Lakiola gainean

Asteburuan Agorreko Santikutz festak ospatu dituzte Legazpin. Egitaraua Lakiolan itxi zuten herenegun, urtero Zingi Zango euskara elkarteak antolatu ohi duen erromeriarekin. Zozketari dagokionez, 1240 zenbakiak irabazi zuen Korta jatetxeko marisko-jana...

Legazpiko Hitza

Aizkorrin Barrena mendi martxan izena eman daiteke jada

Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko aukera ireki dute Irailaren 25ean egingo dute eta aurten ere bi ibilbide egongo dira aukeran: Ttipi-Ttapa eta Zanpa-Zanpa. Laugarren Aizkorrin Barrena mendi martxan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 25ean egingo dute aurten Legazpin jada data finkoa hartu duen mendi txangoa. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan eta Urbeltz pilotalekuko tabernan eman ahalko da martxarako izena. Interneteko izadi-zaleak.com/aizkorrinbarrena/ helbidean ere egin ahalko da hori, irteera egunera arte. Irailaren 25ean egingo dute Aizkorrin Barrena mendi martxa. Aurten ere bi bide egongo dira aukeran, baina beste urteetakoekin alderatuta, ibilbide berriak izango dira: Ttipi-ttapa eta Zanpa-Zanpa. Lehenak, motzak, 16 kilometro izango ditu eta Tubobidea zeharkatuko du. 600 metroko igoera du bideak, eta Brinkola – Ollariaga – Tubobidea – Intzuntzaeta – Oazurtza – Brinkola ibilbidea jarraituko du. 9:00etan emango diote hasiera eta bi kontrol gune egongo dira bidean: Tubobiden eta Intzuntzaetan. Bide honetako bi puntu altuenak izango dira hauek. Bide luzeak, Zanpa-Zanpa izena eman diotenak, 31 kilometro izango ditu eta 1.600 metroko igoera. Aloñako mendizerrari buelta emango dio bide honek, Brinkola-Ollariaga-Jandoain-Aginaga-Aloña azpia-Duru-Artzanburu-Arriurdin-Intzuntzaeta-Oazurtza ibilbidea jarraituz. 8:00etatik 8:30era emango diote hasiera eta hemen ere bi kontrol gune egongo dira: Agiñagan eta Intzuntzaetan. Bide honetan Artzanburu izango da martxalariek igaroko duten puntu [...]

Legazpiko Hitza

Bertso Eskolak tonbola jarriko du aurten ere

Plaza Nagusiaren behe aldean, Kutxaren egoitzaren aurrean, jarriko du aurten tonbola Goierriko Bertso Eskolak Ordiziako Santa Ana jaietan. Uztailaren 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26 eta 27an zabalduko dute, 18:00etatik 02:00ak arte. Ohi bezala, sari oparoak...

Ordiziako Hitza

Zaldibiako Txamarretxen larunbatean egingo dute urteko festa auzotarrek

Zaldibiako Txamarretxe auzune zaharra dantzarekin lotuta dago, ezinbestean. Inguruko Kanpandegi kale-etxean jaio, eta auzoko plazatxoko Aztiriagan bizi eta hil zen Juan Inazio Iztueta idazle eta dantzari ospetsua (1767-1845). Gaur egun auzoan bueltatxo bat egitea nahikoa da zaldibiar ezagunenetarikoari dioten kultuaz eta oroimenaz jabetzeko. Oroitarri, plaka eta idatzi ugari daude Txamarretxeko etxeen hormetan. Lauzpabost etxe dira, plazatxo baten bueltan, baina historia mamitsua duena. Urteko festa larunbatean ospatuko dute bizilagunek. Arratsean hasiko dute egitaraua, herriko Iztueta dantza taldearen emanaldiarekin, nola ez. Auzoko beste dantzari iaio baten berri ere ematen du Iturritza etxeko inskripzioak: Iztuetaren jarraitzaile izan zen Jose Antonio Olano 1821ean jaiotako tokia da. Iztuetaren heriotzaren mendeurrenean udalak Iztueta Plaza izendapena eman zion Txamarretxeko zabalune bati, 1945ean jarritako beste plaka batek dioenez. 1929koak bi oroitarri daude: Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako dantzak liburuaren egileari gorazarre egin zionekoa, eta Olanoren jaioetetxean udalak jarritakoa. Donostiako Goizaldi elkarteak Iztuetaren jaiotzaren bigarren menduerrenean, 1967an, eskaini zion beste oroitarri bat. Artzainak eta errekarderak Zaldibiako pertsonaia ospetsuen sehaska eta museo bizi izateaz gain, auzoaren izenak ere iradokitzen du Txamarretxeren izaera: zamarra-etxe izenetik datorkio deitura Goiko Kaleren buruko etxe multzoari, antza denez garai batean zamarrak eta kapusaiak egiten zituztelako Elosegi-Enea etxean, agiri zaharrek diotenez. Artzaintzari estu lotuta dago, ez baita alferrik [...]

Aimar Maiz

Zaldibiako udal batzordeetan izena emateko epea bihar arte da

Zaldibiako Udalak sortu dituen bost udal batzordeetan izena emateko epea zabalik dago hilaren lehenetik. Bihar, ostirala, bukatuko da, eta udaletxean eman behar dute izena interesatuek. Kultura, Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Parte-hartzea Sust...

Aimar Maiz

Hiru eguneko zeharkaldia Kataluniako Pirinioetan barrena

Uztailaren 23tik 25era izango da irteera, Aigüestortes i Estany s. Maurici Parke Nazionala ezagutzeko aukera eskainiko duena; izena emateko epea jada...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Erdi Aroko festa biltzen duen DVD berria kalean da

Segurako Erdi aroko II. Aste Kulturalaren barruan, Segura Bere Erroetan Murgilduz DVD berria aurkeztu zuten asteartean Plaza Zaharreko  Lagunek. Grabazio horretan Segurako Erdi Aroko Festaren momenturik ikusgarrienak biltzen dira. Aurten argitaratutak...

Goierriko Hitza

Koldo Agirre: «Ahalik eta alderdi gehienekin, ahalik eta gertutasun gehiena nahi dugu»

Bere egunerokotasuna kirolari lotuta egotetik, politikara lotuta egotera igaro da. Izan ere, Bilduko hautagaia Beasaingo alkate izendatu zutenetik Koldo Agirreren (Beasain, 1985) eguneroko lanak aldatu egin dira; baina lan berrian ere, «ilusioz eta aurrera egiteko gogoz» dago. Hilabete igaro da alkate izendatu zintuztenetik. Nola joan dira lau aste hauek? Poliki politiki lan berrira ohitzen ari naiz. Teknikariekin bildu, udala nola dagoen ikusi, presazko gaiak aurrera atera… Politikariak aldatzen gara udaletxean, baina teknikariak ez, eta bertan dagoen lana aurrera atera behar da. Orain arte lehenengo osoko bilkurari begira aritu gara lanean, eta orain herri mailan hasi beharko dugu. Alkate izendatu zintuzten egunean bertan hasi behar izan zenuen lanean, herriko festetan. Sari banaketak, ezkontzak, aurkezpenak… egin ditut, eta uda garaia izanda, ekintza ezberdin asko dago, San Joan dela, Arriarango festak… Ekintza horietan guztietan bakoitzari dagokion presentzia ematen saiatu gara. Nola ikusten zara lanpostu berrian? Lan berri bat da, eta erantzukizun handia eskatzen duena. Egunerokotasuna aldatzen da, baina taldekoen eta udaletxeko teknikarien laguntzak, eta kalean jasotako animoek, aurrera egiteko indarra ematen dute. Momentuz behintzat, ilusioz eta aurrera egiteko gogoz nago. Herritarrak udalera gerturatzeko beharra azpimarratu duzue. Hasi al zarete aldaketarik nabaritzen? Horrek luze joko du, baina lehen pausoak ematen hasi gara. Osoko bilkurak [...]

Eskeine Legorburu

Irizar Taldearen salmentak %20 igo dira 2011. urteko lehen sei hilabeteetan

Irizar Taldeak 2011ko lehen seihilekoan fakturazioa %20 hazi du martxan dituen proiektu guztietan. Hazkunde handiena kanpoko plantek eman diote Irizarri, atzerrian bere salmentak %40 igo baitira. Emaitza horiekin enpresak «autobusetan erreferentzia marka» dela uste du. Etorkizunari begira enpresari «oparotasun garaia» datorkioa uste du Ormaiztegin egoitza duen enpresak. Irizarrek barne merkatua, bere merkatu osoaren %40 dela adierazi dute. Barne merkatuan, aurtengo lehen seihilekoa iazkoa baino hobea izan da. Urtea bukatzerako iazko salmenta kopurua gutxienez berdintzea espero du Irizarrek. Autobusak egiten dituen enpresa honek,  %40ko merkatu kuota baino handiagoa du, bezeroenganako duen «gertutasuanari» esker. Merkatuan dagoen  zalantza, egoerak eta finantziazioa lortzeko dauden zailtasunek kirisi garaiko errekuperazioa zailtzen dutela uste dute  Irizarko arduradunek. Europan partaidetza kuotak mantendu egin ditu Ormaiztegiko enpresak. Mediterraneoko merkatuetan presentzia «garrantzitsua» duela aipatzen du Irizarrek argitaratutako komunikatuan. Integral autobusak zabaltzeko garaian pauso garrantzitsuak eman ditu. Autobus hori Britainia Handian, Frantzian, Herberehetan eta Polonian saldu eta salmenta osteko zerbitzua eskaintzeko kontratu bat itxi du. Eguneko hiru autobus Brasilen eguneko hiru autobuseko produkzioarekin jarraitzen du Irizar Taldeak. Lurralde horretan urte osorako produkzio kopuru  honekin jarraitzeko modua  eta salmenta  kopurua haztea aurreikusten dute. Mexikon ere eguneko hiru autobus egiten dituzte eta salmenta kopuru horiek haztea aurreikusten dute. Irizar Taldea Marokon lanean hasi [...]

Goierriko Hitza

Inoiz baino partaidetza handiagoa Gabiriako Sasipilotari Txapelketan

Gabiriako IV. Sasipilotari Txapelketa herrikoian 36 lagunek parte hartuko dute aurten. Ohi bezala, bikoteka eta eskuz jokatuko dute, Alkain-Buru pilotalekuan. Partaidetza aldetik markak gainditu dituzte aurten: 36 pilotarik jokatuko dute, iaz baino lau...

Goierriko Hitza

Gaur arratsaldean zabalduko dute Oianguren parkeko taberna

Orain hiru aste iritsi zen uda, eta horrekin batera, jendeak natur inguruetara joan eta otorduak kanpoan egiteko ohitura hartzen du, baldin eta patrikak horretarako aukera ematen badu. Gaurtik aurrera plan hori egiteko aukera izango da Ordiziako Oianguren parkean, izan ere, Pottoka taberna ezaguneko buru Aitor Urretak kudeatuko baitu taberna hori irailaren 30a arte. Okerrik ez bada, otamentxo batekin gozatzeko aukera izango da gaur arratsaldean, inaugurazio modura. Eguraldiak, hala ere, ez dirudi gehiegi lagunduko duenik. Udal korporazio berriak Oianguko taberna kudeatzeko deialdia egin du berriki herriko ostalari guztien artean, eta Urretari eman diote horretarako aukera. «Festak ere gainean ditugu, eta kaleko tabernan ere lan asko egongo da, baina gogo eta ilusio handiarekin heldu diot Oianguko tabernari», zehaztu du Urretak. Kalezulotik atera, eta horrelako leku batean lan egitea «pribilegioa» da Urretarentzat, eta horixe transmititzen du hizketan ari denean ere. Azken astean buru belarri ari dira Urreta eta haren ingurukoak taberna barrena eta ataria txukuntzen. Garbiketa lanekin hasi ziren, eta behin horiek egindakoan biltegia eta hozkailuak betetzen ari dira. Atzo arratsaldean ari ziren azken lan horiek egiten, eta gaurtik aurrera zerbitzua emateko moduan izango dira. Otorduak egiteko aukera Oianguko taberna egunero zabalduko dute, 11:00etan, eta harik eta bezeroak joan arte edukiko dute zabalik. [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa