Euskal musika, bertsoak, herri kirolak eta sagardoa Euskal Jaiak bukatzeko

 Euskal Jaietako aparteko azokaren hondarrak gainean direla, kultur eta kirol ekitaldiak emango diete amaiera festei asteburuan. Atzoko eguna indarrak berritzeko baliatu zuten Ordizian, baina gaurtik igandera izango da zer ikusi eta zer entzuna. Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok gaur aurkeztuko duten On ikuskizuna Barrena parkean izango zela iragartzen zuen egitarau ofizialak, baina azkenean D’elikatuzen izango da. Musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorio da On ikuskizuna. Hiru dira proiektuaren zutabe nagusiak: batetik, sorkuntzako bide berriak bilatu eta esperimentatzeko beharra; bestetik, proposamen instrumental berritzaile eta original bat aurkeztea; eta azkenik, herrialde ezberdinetako folklorean oinarritutako hainbat doinuen errekreazioaz osatutako errepertorio atsegin bat eskaintzea. Larunbat bete-betea Kuadrillen arteko herri kirol saioak emango dio hasiera larunbatari. Zortzi laguneko hamalau talde ariko dira lehian. Lehiak binaka jokatuko dituzte, eta denbora onena egiten duten bi taldeek finala jokatuko dute. Korrika, zakua eramaten, ingudea altxatzen, oskolekin, trontzan, txingak eramaten eta harria jasotzen ariko dira parte hartzaileak. Arratsaldean, berriz, Gipuzkoako 12 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izango da plazan, tartean Ataungo Urbitartekoa. Edalontziak 3,5 euroan salduko dituzte, eta tortilla, txorixo eta gazta pintxoak ere izango dira. Ordiziako dantzarien erakustaldiaren ondotik, Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok Pello Mari Otaño bertsolaria gogoratzeko ikuskizuna egingo dute. Gozategiren dantzaldiarekin bukatuko [...]

Ordiziako Hitza

Bihar inauguratuko dute ‘Argizaiola 2011′ erakusketa Usurben

Usurbe antzokiko erakusketa aretoan, Argizaiola 2011 sariketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa zabalduko dute bihar, 19:00etan. Erakusketaren irekieran egongo dira Beasaingo Udaleko ordezkariak eta Argizpi Beasaingo argazkizale elkarteko kideak. Aurten Argizaiola saria Iosu Garai legazpiarrak irabazi du, Senegal izeneko argazkiarekin. Erakusketa irailaren 25era arte egongo da irekita, egunero ohiko ordutegian.  

Beasaingo Hitza

Itsasondoko Urkia auzoan iraileko Santikutz jaiak dituzte, hiru egunerako

Itsasondoko mendialdean kokatuta dagoen Urkia auzoan urteko bigarren festa aldia prest dute. Maiatzean eta irailean ospatu ohi dituzte Santikutza jaiak. Agorreko eguna datorren asteazkenean bada ere, asteburura aurreratu dituzte ekitaldi gehienak. Zain...

Aimar Maiz

Akaitz Txikiko kobara irteera gidatua egingo dute igandean Ataunen

Lizarrustiko Parketxeak irailerako antolatua daukan aisialdi eskaintzaren barruan, igandean Akaitz Txiki II leizezulora irteera gidatua izango da. Hileko bigarren jarduera da, aurreko astebukaeran Pagabeko indusketa gunera burutu zutenaren ondotik. Iga...

Aimar Maiz

Jorge Lopezen ”Espazio urbanoak” lana ikusgai dago Urretxun

Ostiralean egin zen erakusketaren inaugurazioa Juan de Lizarazu erakusketa aretoan; akuarelak dira ikusgai dauden lanik gehienak, baina olioan egindako bi koadro...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legorretan odola emateko deia egin dute, gaurko

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Legorretako ordezkaritzak odola ateratzeko aukera jarriko du gaurko. Apaizetxera joan eta odola emateko deialdi berezia egin dute, «geroz eta gehiago» behar delako. Gaur 17:30etik 20:30era bitartean egongo dira elka...

Aimar Maiz

Arazoak dituzten familientzako gune izango da Urolako geltokiko eraikina

Bisita leku izango da urruntze-agindua duten pertsonentzako, bananduta dauden gurasoentzako edota bestelako arazoak dituzten, eta kontrolatuta egon behar duten momentuetarako.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igandeetan bezala, ostegunetan ere txangoa egin ahalko da Lizarrustiko Parketxearekin

Lizarrustiko Parketxeak astean bi egunetan antolatuko ditu udan zehar publiko guztiari irekitako ekitaldiak. Lanurte garaian igandeetan egin izan dituzte irteerak, espeleologia, gai jakinen inguruko ibilaldiak. Uztaileko lau ostegunetara zabaldu du ora...

Aimar Maiz

‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ kanpaina uztailean ere bai

Uztailaren 23ra arte indarrean egongo da Lazkaon Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina, liburuak %25eko deskontuarekin erosteko aukera ematen duena (euskara elkarteetako bazkideek %50). Apirilean hasi zen. Lehendik irakurritako liburu baten fitxa xumea...

Aimar Maiz

Asfaltatze lanak egingo dituzte bihar eta etzi Bista Alai kalean

Bihar goizean, 08:00etatik aurrera, asfaltatze lanak egingo dituzte Bista Alai kaleko 1. zenbakitik 7.zenbakira bitartean. Lanek, Martina Maiz kaleko 4, 6 eta 8 atariei, Igartetxe kaleari, eta Lopetegi autoeskolatik Bista Alai kalera doan eremura artek...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa