Albisua oroituz amaitu da aurtengo Goñiren Omenezkoa

Amaitu da Xabier Goñi pilotariaren omenez, orain 22 urte Zumarragan jokatzen den pilota txapelketa. Aurtengoan, Alejandro Albisuari omenaldia egin diote haren senitartekoarekin batera. Albisua gogoratzeko senideak, Beloki pilota eskolako Asier Intxausti eta Igor Susaeta, Urola futbol taldeko ordezkariak, hainbat elkarte gastronomikoko kideak, Juan Luis Ubera Euskal Herriko pilota federazioaren ordezkaria eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea bildu dira.

Urretabizkaiak jantzi du txapela lau t’erdian eta Arrieta-Telletxea bikoteak irabazi du eskuz binakoan
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa