Idiazabal Gaztaren denboraldia biharko azokarekin estreinatuko dute
Ordiziako Artzain Egunarekin batera hasten da urtero Idiazabal Jatorri Iizendapeneko Gaztaren denboraldia. Ordiziako azoka berezietan garrantzitsuenetakoa izaten da, iraileko euskal jaietako azokarekin batera. 1995. urtean egin zen aurrenekoz Idiazabal gaztaren denboraldi berriarekin lotutako festa hori, eta harrezkero, urteroko festa bihurtu da.
- Goizean zehar. Asteroko ohiko barazki eta fruta feria, gazta eta Goierriko artisautza produktuen salmenta. Trikitilariak eta dultzaineroak arduratuko dira kaleak girotzeaz.
- 09:00. Ahari eta ardien erakusketa eta lehiaketa. Esne bildotsak burruntzian erretzea. Garagartza plazan
- 11:00. Artaldeen pasaera herriko kaleetan.
- 11:15. Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpena, gazta moztea, sariketak eta omenaldiak, batzar aretoan.
- 11:30. Gazta egitea eta mami dastaketa, Garagartza plazan.
- 11:30. Burruntzian erretako bildotsen dastaketa, Garagartza plazan, ASPANOGI Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen alde.
- 12:15. Ile-mozte erakustaldia, Garagartza plazan.
- 13:00. Lehiaketen garaikur banaketa, Garagartza plazan.
- 18:00. Arabar Errioxako ardoak eta Getaria, Bizkaia eta Arabako jatorri izendapeneko txakolinen daskateka, Idiazabal gaztarekin lagunduta. Saioa Hazi fundazioko Mikel Garaizabal enologoak gidatuko du. Izena D’Elikatuz zentroan eman behar da.













