Pazko bigarreneko jaia ospatu dute Antion aspaldiko ohiturari eutsiz
Aurtengoan ere ospatu dute Zumarragan Pazko Bigarreneko jaia. Antion egin ohi da erromeria, eta garai batean askoz ere jendetsuagoa bazen ere, oraindik ere zumarragar asko erakartzen du jaiak. Haurrentzako jolasak, txokolate jana eta aizkora erakustaldia izan dira erromeriaren ardatzak, baita Aintzinako Ama txistularien doinuak ere.













