
Ondarralde eta Barrenaldeko auzokideak Zegamako Ostatuan elkartu ziren larunbatean afaria egiteko. Mentxu eta bere lankideek prestatutakoa jan ondoren, datorren urteko zita jarri zuten. Urteroko moduan, uztailean izango da: Santiago egunaren aurreko larunbatean. 1995an antolatu zuten lehenengoz afari hau eta, ordutik, urtero egin dute.