2014/9

Frantziako Pirinio garaietan ibilaldia antolatu du Ostadarrek

Irailaren 13an Ostadar taldeko kideak eta ibilaldian parte hartzeko izena ematen duten mendizaleak Frantziako Pays Toy eskualdera abiatuko dira. Mendizaleek Pirinio garaietan barrena bi eguneko mendi irteeta egingo dute. Goizeko bostetan aterako dira Zumarragako Elizkaletik, eta Bareges-etik hurbil dagoen Pont de la Gaubie inguruan emango diote ibilbideari hasiera.

Otamotz.com - Albisteak

Salamero eta Alustizaren lanak daude Zelai Ariztin

Pipitaki-papataki, panpinen munduan nork daki… izeneko erakusketa irekiko dute irailaren 18an Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Andoni Salamero poeta zumarragarraren eta Igor Alustiza margolari urretxuarraren arteko elkarlanaren emaitza da. Erakusketaren

The post Salamero eta Alustizaren lanak daude Zelai Ariztin appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak

Belokiko Gurutzearen jaia irailaren 14an egingo dute

Zumarragako Beloki mendiko gurutzearen festa ospatuko dute irailaren 14an, igandean. Ospakizuna gurutzean bertan egingo dute, eguraldiak laguntzen badu. Erromeria 11:00etan hasiko da eta meza entzun eta gero segida izango du. Belokiko Lagunen elkarteko kideek ehunka mokadu prestatuko dituzte bisitarien artean banatzeko eta zer edana ere egongo da.

Otamotz.com - Albisteak

Urola futbol taldean jokatzeko neska bila

Urola futbol taldeak deialdi berezia egin die Urretxuko eta Zumarragako neskei, taldean izena eman dezaten. Izena emateko Argixao zelaira joan behar dira arratsaldez. Urolako futbol talde batzuk hasi dira jada

The post Urola futbol taldean jokatzeko neska bila appeared first on Otamotz.

Otamotz.com - Albisteak

Merkatura egokitzea eta txandetan malgutasuna izatea eskatu die ArcelorMittalek langileei

Atzoko bilerak luze jo zuen Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian. Langileen ordezkariak eta zuzendaritzako kideak elkartu ziren. Irteeran aurrerapauso nabarmenik eman gabe ateratzen zirela esan zuten batzordeko kideek. Enpresako ordezkariek plan bat aipatu zuten behin eta berriro, nahiz eta plan horren gaineko zehaztasun batere ez zien eman. Zumarragako plantaren produkzioa handitzea da bideragarritasunaren giltzetako bat enpresaren arabera, eta produkzioa %40tik %80ra hazteko bideetako bat langileen malgutasuna dela dio enpresak.

Otamotz.com - Albisteak

ArcelorMittaleko langileen ordezkariak eta zuzendaritza bilduko dira arratsaldean

Gaur 16:00etan bilera egingo dute ArcelorMittaleko Zumarragako plantako langile batzordeko kideek eta multinazionalaren ordezkariek. Langileen ordezkariek esan dutenez bilerara “entzutera” doaz. Aurreko astean lantegia aldi baterako itxiko dutela jakinarazi zien zuzendaritzak, hala ere, jakinarazpen hori ukatu gabe multinazionaleko iturriek ez dute itxiera hitza erabili eta egoera txarra dela onartuta ere, lantegia ez ixteko ahaleginetan ari direla esan dute.

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa