Segurako festetan, kuadrillen eguna gaur

San Joan jaietako bigarren jardunaldian, lagun-taldeek egundoko festa daukate. Eguerdian jolasak egin, plazan elkartu, eta uneka goritzen joan da giroa.

Igor Arrietak irabazi du Gipuzkoako Itzuliko 1. etapa Olaberrian

Sailkapen nagusian Iñaki Diaz jarri da lider, Olaberrian Arrietaren denbora berean helmugaratu ondoren.

Esnaolari Ertzaintzak emandako tratua salatu dute haren lagunek

Senide eta lagunen arabera, Eusko Jaurlaritzak eta Ertzaintzak "ez zituzten Aitorren eskubideak bermatzeko behar ziren neurriak" behar bezala hartu, eta Esnaolak 5 minutuz bakarrik egon ahal izan zuen familiarekin.

Goierri Valley-ren fakturazioa 4.100 milioi eurotik gorakoa da

Goierriko industria aliantza elkarteak urteko batzar orokorra egin du Beasaingo Igartzako jauregian. 63 enpresek osatzen dute Goierri Valley.

San Joan bezpera

Suaren bueltan biltzeko gaua

Gaur hasiko da ofizialki uda. Solstizioa ospatzeko nahiz izpiritu txarrak uxatzeko, San Joan bezperako sua piztuko dute igandean, Goierriko herri eta auzo guztietan.

Ariane Vierbücher
Aitor Mendia (ikertzailea)

«Egindako lanaz hausnartzen bada, emaitza hobetu egiten da»

EHUko HEFA fakultatean Docentiaz programak duen eraginaz egindako ikerketa aurkeztu du Aitor Mendiak Urrutiak, UEUk antolatutako IkerGazte kongresuan.

Lau haur saharar, lau euskal familia

Datorren astelehenean saharar errefuxiatuak bizi diren Aljeriako kanpalekuetatik lehenengo haurrak iritsiko dira Euskal Herrira. Goierri garaira lau ume helduko dira, iazko laurak.

Herrialdeen arteko Besarkada erraldoia egin dute Ordizian

Tolerantziaren Zuhaitzetik 500 pertsona inguru abiatu dira giza katean.

Alkategaiak aurkezteko epea irekiko du Legazpiko EH Bilduk

Alkategai bakoitzak hamar berme izan beharko ditu gutxienez

Goierriko Hitza

Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz, Zelai Arizti aretoan

Hilaren 25ean eta 26an (ostirala eta larunbata), Dantza pelikula emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ostiraleko emanaldia 19:30ean izango da eta larunbatekoa, berriz, 22:30ean. Ostiralekoan Telmo Esnal zuzendariak eta Juan

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Antzerkirako sarrerak

Goierriko Hitza

‘Go!azen’ antzezlana, hilaren 26an Zelai Ariztin

Hilaren 26an Go!azen antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da Zelai Arizti aretoan. Bi emanaldi egongo dira: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak atzo jarri ziren salgai. Asko saldu ziren, baina oraindik gelditzen dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Errege Sarian bolari beteranoak aurrea hartu dio bolari gazteari

Errege egunean txapelketa egin zuten Legazpiko Danantzako Bola Elkarteak antolatuta

Goierriko Hitza

Maratoien izaerari eta prestaketari buruzko hitzaldia Legazpin

Aitor Alberdi adituak eskainiko du, urtarrilaren 9an euskaraz eta 24an gaztelaniaz

Goierriko Hitza

Hiri Galduak: ‘Zer da benetako zoriona?’

Josu Calvo zumarragarraren Hiri Galduak proiektua abesti berri batekin dator. Zer da benetako zoriona? galdetzen du bertan. Grabaketa Egiako Txondorra kultur etxean ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa