Auzolanean

Udazkeneko auzolana egin dute Itsason

Aurreko larunbatean Itsasoko hainbat txokotan konponketak eta hobekuntzak egiteko elkartu ziren bertako bizilagunak

Urrian cava, azaroan gazta

Asteburuan Cava Festa ospatu dute Zegaman. Eguraldi ona lagun, jende asko elkartu da Aitxuri ikastetxeko patioan. Azaroaren 9an San Martin feria egingo dute

Elkartasunaren bibotea

Gizonezkoei eragiten dien minbizien aurka, azaroan zehar Movember kanpainarekin bat egingo dute Goierrin, MoHerri taldeak bultzatuta. Helburua gizarteak kontzientzia hartzea da

Errioxan egon dira Iratzarri elkarteko andreak

Najera eta Guardia bisitatu dituzte besteak beste

Ardanbidetako erromeriaren bideoa

Kimu-Berri elkarteko kideek antolatuta, Ardanbidetako erromeria egin dute Legazpin

San Adriango pasabidea, antzeztoki bihurtuta

Ehun lagunetik gora elkartu dira San Adriango pasabidean, Leizarrate antzezlan musikatua ikusteko.

Haur Mendi Martxa giro ederrean egin dute

Ordiziako Mendizaleen Elkarteak Haur Mendi Martxa egin du 55. urtez

Ataungo Hiru Auzoetako 39. Korrikaldia

Alexander Oiarbide eta Maite Arraiza azkarrenak Ataunen

Xabat Manzisidorrek eta Angel Vazquezek egin dute bigarren eta hirugarren mutiletan, Izaro Rubiok eta Maider Lasak nesketan. 103 korrikalarik parte hartu dute, horietatik 17 emakumezkoak.

Efren Vazquez motor gidaria Olaberrian izango da zapatuan

Pilotu bizkaitarra Olaberriko zirkuitora etorriko da, gidatutako saioak egitera. Izena aurrez eman behar da.

Larunbatean amaituko da Beasain Futbol Festan parte hartzeko izena emateko epea

Irailaren 13tik 15era bitartean jokatuko da Loinazko San Martin plazako futbol zelai txikietan.

'Tor' dokumentala gaur, Axari Trail girotzeko

Silvia Trigueros mendi lasterkariak Tor des Geants ultratrailean egindako lasterketa dokumental batean jaso dute Urresti anaiek. Gaur emango dute, udaletxean.

Azoka berezia egingo dute larunbatean Beasainen

Landetxe bateko egonaldia zozkatuko dute erosleen artean.

Elixabet Mendiak margo erakusketa irekiko du bihar Zumarragan

Azken urteetan egindako akuarelak jarriko ditu ikusgai. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da eta margolanak hilaren 15era arte egongo dira kultur etxean

Donardegi baserriko Nahi Nuena biga, Gipuzkoako onena

Elgoibarko Baserri Eguneko lehiaketan jaso dute saria Urretxuko Donardegi baserrikoek.

Xabier Isasa nagusi Beasain Proban

Xabier Isasa txirrindulari urretxuarra izan da azkarrena Beasaingo helmugan.

Ampo Ordiziak Joe Apikotoa fitxatu du

Zeelanda Berrikoa da, 23 urte ditu eta lehen lerroa indartzeko asmoz ekarri dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa