Ugaitz Galartza eta Zelaieta Elkartea izan dira 25. Ardiki Eguneko irabazleak

Ugaitz Galartzak irabazi du 25. Mondeju lehiaketa. Aralarko gazta onena, berriz, Zelaieta Elkartearena izan da.

Txindokiko elkartasun argiztatzea iruditan

Goierriko Gure Eskuk deituta, dozenaka herritarrek parte hartu dute gaur iluntzean Kataluniari herriari eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Txindoki argiztatzeko ekimenean. Bideoa eta argazkiak albiste barruan.

Larraitzen jendetza ari da biltzen, Txindoki argitzeko asmoz

Goierriko Gure Eskuk egindako deialdiari erantzunez, dozenaka lagun bildu dira Larraitzen. Handik Txindoki mendian gora abiatu dira, bakoitzak bere lekua hartu eta ibilbidea argiztatzeko. Piztualdia 19:30etik 20:00etara izango da.

Mondeju zuria izarra, ardikia goresteko jaian

Igandean ospatuko dute Zaldibiako Ardiki Eguna, Aralarko artzaintza eta ardikia plazara eramateko festa. Bi helburu nagusirekin sortu zen jaia: arbasoen kultura ezagutaraztea eta babestea, eta bertako produktuak erakustea eta merkatuan lekua izan dezaten saiatzea.

Gorka Hermosak 'Atlantia Ë Ria' proiektua aurkeztuko du igandean Urretxun

Kontzertua San Martin de Tours parrokian izango da, 19:00etan. Ozeano Atlantiko musiken fusio hau Piruchi Apo abeslariarekin eta Jose Luis Monton gitarra-jotzailearekin sortu du

Ataun zeharkatuko duen Hiru Auzoetako Korrikaldia igandean jokatuko dute

Lau hamarkada betetzeko bidean, 39. korrika proba izango da. Korrikalariak 11:00etan abiatuko dira, 17,3 kilometroko bidean. Aurreneko hiruna sailkatuek dituzte sariak, eta oparia guztiek

Beasaingo musika eskolan astelehenean irekiko dute matrikula egiteko epea

Irailaren 6ra arte egongo da izena ematek aukera. Plazak mugatuak dira. Izen emate ordena errespetatuko da.

BKL-k junior mailako taldeen saskibaloi topaketa egingo du bihar Beasainen

BKL Usurbe, Jotake, Goierri eta Baskonia B taldek hartuko dute parte Beasaingo Antzizar Kiroldegian. Finala 18:00etan jokatuko da.

Beasain futbol taldeak Portugaleten jokatuko du igandean

2019-2020 denboraldiko partidan hiruna berdindu du Deustoren aurka, Loinatzen.

Irailaren 12an 'Prebenitu daiteke Alzheimerra?' ikastaroa egingo dute Beasainen

EHU-ko Udako Ikastaroen barruan egingo da Igartzako Jauregian. Izena eman daiteke.

Munduko txapelketaren aurreko klasikoa jokatuko da igandean Beasainen

Junior mailako 34 talde eta 200 txirrindulari elkartuko dira Nafarroa Etorbideko irteera puntuan. 114 kilometro osatu beharko dituzte. Goierriko sei txirrindularik hartuko dute parte

Aizkorri Mendizale Elkarteak lau irteera egingo ditu irailean

Igandean egingo du lehenengo irteera Beasainmendiko festara. Irailaren 21ean eta 22an kanpaldia egingo dute Pirinioetan.

Hiru eguneko garagardo azoka egingo dute Beasainen, irailaren 19tik 21era

Kalera kalera ekimenak antolatuta, Loinazko San Martin plazaren azpian egingo dute, 18:00etatik 01:00era bitartean.

Rodrigo Ruiz zumarragarrak 'Requiem al cielo' suspense nobela argitaratu du

Protagonistak parlamentari abertzale baten alaba eta guardia zibila izan nahi duen gazte bat dira. Istorioa Irurtzunen lekutu du. Harrera ona izan du eta beste bat eskatzen ari zaizkio

Garagardoa nahi beste

Idiazabalgo Areto Futboleko kideek 17. Garagardo Festa antolatu dute. Ostegunetik larunbatera egongo da irekita. 15 garagardo desberdin, jatekoa, kontzertuak eta jolasak egongo dira

Beasainmendi festarako prest

Igandean ospatuko dute Agortako jaia. Beatxurretako Juanito Elorza eta Ana Beitia omenduko dituzte. Bertsolariak, trikitilariak eta herri kirolak izango dira

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa