
Bigarren urtez jarraian, Euskal Jaiak bertan behera geratu dira baina gazta txapelketa egingo dute. Bihar, asteazkena, Beti Alai pilotalekuan izango da; gonbidapenarekin bakarrik sartu ahal izango da.

Amaitutakoan taloa egiten irakatsiko dute eta probatzeko aukera ere egongo da.

Datorren astean ekingo diote Itsasoko kirol eta kultur egitarauari. Irailaren 13an Tai-Chi saioak hasiko dira elizatarian, eta astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 19:30etik 20:30era.

Eskolatik pasa behar da horretarako, 10:00etatik 13:00etara. DBHko titulazio ofiziala lortzeko trebakuntza eskaintzen dute, besteak beste.

Ataungo organo barrokoaren balioaz jabetzeko, eta etorkizunean ere zerbitzuan jarrai dezan, ikastaroa antolatu dute Atauniker elkarteak eta San Martin Parrokiak

2021-2022 denboraldirako 17 kirol egiteko eskaintza ireki du Lazkaoko Udalak, kiroldegian. Helduentzat 11 dira, eta haur nahiz gaztetxoentzat sei.

Berdintasun arloko udal batzordeak bihar bilera egingo du, 19:15ean, udaletxeko areto nagusian.



