
Legorretako plazan elkartu ziren herritarrak, Sarek deituta. Hirugarren gradua bertan behera utzi zuen Auzitegi Nazionalak, Fiskaltzaren helegitea onartuta.

Ataundik Lizarrusti alderako mendi bide batean moto-krosa egiten ari zela erori, eta aldakan min hartuta mugitu ezinik geratu zen, atzo igandea, eguerdian. Beste inola ateratzeko leku zailean zegoenez, helikopteroak jaso eta eraman du Zumarragako Ospitalera.

Goierriko Itaiak salatu du "udalak ez duen baliabide bat eskaintzen duela faltsuki bere webgunean".

Txapelketa Donostiako Nazioarteko Krosaren 66. edizioaren barruan jokatu zen atzo hipodromoan.

30-34 irabazi dio Pozuelo Rugby Union-i. Azaroaren 20an, Recoletas Burgos-Universidad de Burgos taldearen kontra jokatuko du, San Amaro zelaian.

Hiru probak batuta 1.450 korrikalarik parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, antolatzaileek iragarri dute datorren urteko Ehunmilak ultra-traila AEBtako Hardrock 100 mile endurance run probarako baliagarria izango dela. Hiru probetarako izen-ematea asteazkenean zabalduko dute.