18:00ak arteko parte hartzea %47,3koa izan da

Bi ordu eskas falta dira 2023ko udal eta foru hauteskundeak amaitzeko; 20:00etan itxiko dira hautetsontziak. Botoen kontaketaren zuzeneko kontaketa egingo du Goierriko Hitzak. 51.331 goierritarrek daukate botoa emateko eskubidea.

Bi ordu eskas falta dira 2023ko udal eta foru hauteskundeak amaitzeko; 20:00etan itxiko dituzte ateak hauteslekuek. 18:00ak arteko parte hartze datua %47,3koa izan da Gipuzkoan; 2019an baino %5,9 gutxiago.

Eskualdeko 51.331 herritarrek daukate 2023ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea. 20:00etan itxiko dira bozkalekuak. Guztira 208 zinegotzi hautatuko dituzte herritarrek. Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere eratuko dira. 51 batzarkide aukeratu beharko dituzte gipuzkoarrek.

Hautagaiek botoa ematera joateko dei egin die herritarrei.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa