
Lehen Erregionaleko igoera fasean, jardunaldi baten faltan, matematikoki lortu du txartela.

Andre Mari Zeruratuaren elizatik Loinazko San Martin basilikara prozesioa egin dute. Igartza parean, erraldoiak zain izan dituzte. Kuadrilla eguna da gaur Beasainen.

Larunbat arratsaldean jokatu zen proba Segurako eta Zeraingo mendien artean. Trail proba 63 mendi korrikalarik osatu zuten, sprint modalitatekoa 108k. Goierri Kopako sailkapenean ez da aldaketarik izan. Hona lasterketaren laburpen bideoa.

Ordiziarrak 18 urtez azpiko txapelketa irabazi du asteburuan Derion.
