Azaroaren 25a iruditan

Erregeetako bola txapelketa jokatuko dute Legazpin astelehenean

Aurtengoa 41. edizioa izango da, eta Danantzako bola elkarteak antolatu du. Herriko zenbait bolari ikaslek ere parte hartuko dute, eta sari berezi bat izango dute jokoan.

Giro bikaina izaten da azkenaldian Legazpiko bolatokian.Tere Madinabeitia

Legazpiko Danantzako bola elkarteak Errege Saria txapelketa antolatu du astelehenerako, hilak 6. Aurtengoa 41. edizioa izango da, eta herrialde osoko gizonezkoei eta emakumezkoei irekita dago. Mauleon hotelaren ondoko bolatokian jokatuko da, eta izen-ematea 10:00etatik 11:00ak bitartean egin beharko da.

Aurtengo txapelketak berritasun bat izango du, antolatzaileek sari berezia sortu dutelako herriko bertako bolari ikasleentzat. Izan ere, azken aldian bolari berriak ari dira elkartzen klubera, eta egiten ari diren ahalegina saritu nahi dute. Bolatokian giro bikaina jarri dute, gainera.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa