Hogei lagunek parte hartu dute Ormaiztegiko Erreka egunean

Eguraldia lagun, Erreka eguna ospatu zuten larunbatean Ormaiztegin. 20 bat lagun, heldu zein haur, elkartu ziren herriko erreka garbitzeko lanera.
10:30ean udaletxe aurrean elkartu ziren lanean hasteko. Ura agentziako ordezkariek kontzientziazio saio labur bat egin zieten bertaratutakoei lehenengo. Korreos paretik abiatuta Eztanda eta Santa Lutzi erreka elkartzen diren gune ingururaino egin zituzten garbiketa lanak. Lanak amaituta, hamaiketako batekin eman zuten amaitutzat goiza. Udaletik eskerrak luzatu dizkiete larunbateko ekimenean parte hartu zuten herritar guztiei.