Atzerrian bizi diren ordiziarren haur jaioberrientzat zapia
Zapi urdina eskuratzeko datuak bidali behar dira udaletxera.

Ordiziarra izan, atzerrian bizi eta 2024an haurra izan dutenek, aurtengo Santa Ana jaietan haur jaioberriei Ordiziako komunitatera ongi etorria emateko banatuko zaien zapi urdina eskuratzeko aukera izango dute. Horretarako, komunikazioa@ordizia.eus helbidera ondorengo datu hauek bidali behar dira: haurraren izen abizenak, jaioteguna eta helbidea.
Ordizian bizi eta 2024an haurra izan dutenek deialdia egun hauetan jasoko dute etxebizitzetan.