Ordiziako helduen danborradan izen-ematea eta entseguak
Ekainaren 23tik 28ra bitartean dago izena emateko aukera. Entseguak ekainaren 30ean hasiko dira.

Ordiziako Santa Ana jaietako helduen danborradan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute datorren astean, ekainaren 23tik 28ra bitartean, https://forms.gle/Uwg9WcR3riMMv3DV7 loturan.
Entseguak ekainaren 30ean hasiko dira, 21:00etan, Jakintzako Ikastolako Villa Eugenia eraikineko patioan.
Ohi bezala, uztailaren 24an egingo da danborrada.