Zorroztailea hasi da Legazpiko ostiraletako azokan
Jose Mari Albisu goierritarra da, eta azokaz azoka ibiltzen da, labanak, guraizeak edo aizkorak zorrozten.

Jose Mari Albisu zorroztaile goierritarra Legazpiko azokara joaten hasi da gaur goizean, eta ostiralero joango da bere furgoneta ibiltariarekin, legazpiarrei labanak, guraizeak, aizkorak edo matxeteak zorrozteko zerbitzua eskaintzera. 08:00etatik 13:00etara egongo da aurrerantzean plazan ostiraletan.
Beste feria batzuetan ere eskaintzen ditu zorrozketa zerbitzuak Albisuk. Hala, astearteetan Beasainen izaten da, asteazkenetan Ordizian, ostegunetan Urretxun, eta larunbatetan Zumarragan.
Albisuk web orria du egiten dituen lanen berri emateko, eta nondik nora dabilen adierazteko. Telefonoa ere badu, enkarguak jasotzeko: 652 920 848.