Barrakak iritsi dira Legazpira
Santikutz jaiak datorren astean ospatuko dira, apirilaren 30etik maiatzaren 3ra bitartean. Datozen egun hauetan Gazte Festak dira, eta Korostik antolatutako Asteburua Oin Puntetan.
Egutegiko zenbakiak bakarrik ez, barraken iritsierak ere iragartzen du Legazpin Santikutz jaien gertutasuna. Aurten apirilaren 30etik maiatzaren 3ra bitartean ospatuko dira, eta azken urteetan ohi den bezala, aurreko astebururako betetzen hasita egoten da udaletxe eta parrokia atzeko barraka gunea, batez ere haurrentzako barrakekin. Gaur goizerako jarrita zeuden barraketako batzuk, eta datozen orduetan lanean jarraituko horretan.
Jaietarako oraindik aste bete falta bada ere, asteburu honetan izango da festa giroa ere herrian, Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Festekin eta Korosti dantza taldearen Asteburua Oin Puntetan musika eta dantza jarduerekin.













