
18 urteko ordiziarrak Zailtasuneko Euskal Herriko txapela irabazi du 19 urtez azpiko mailan eta maila absolutuan. Barakaldon jokatu da txapelketa gaur.

X. Ordiziako Mitina jokatzen ari da gaur Ordiziako Altamira Estadioan. Goi mailako atletak pistan ikusteko aukera dute goierritarrek.

Zegamako txistulariak elkartu dira gaur, IV. Txistulari Eguna ospatzeko.

Legazpiko lagun arteko futbol zazpi txapelketaren finala jokatu da gaur Irene Paredes futbol zelaian. Festak herrigunean jarraituko du arratsalde-gauean.

Uztailaren 1ean, urtebete bete zen Joxe Azurmendi euskal idazle eta pentsalaria hil zela. Haren heriotzaren urteurrenaren harira, gaur, herri omenaldia egin diote jaioterrian, Zegaman.

