
Veredicto’ izenburua du bere azken lanak, eta gaur aurkeztuko du, Latxartegi aretoan, 19:00etan. Josema Azpeitia kazetaria izango du ondoan, eta liburuak salgai egongo dira. Zumarragan ere aurkeztuko du, hilaren 6an, eta Beasainen hilaren 29an.

Andoni Egaña bertsolaria, eta Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariak izango ditu lagun olerkari zumarragarrak.

Felix Etxeberriak Eneko Zabaleta eta Unai Alberdiren aurka neurtuko ditu indarrak larunbatean, Ezkioko igoeran. Herri festaren barruan jokatuko da herritarren artean ikusmina sortu duen norgehiagoka.