beasain

Atariederreko Juli Aierbe baserritarra omendu dute Beasainen, udazkeneko fruta eta barazki sariketen azoka berezian

Errezil sagar lehiaketako lehenengo saria Aramako Patxi Arizmendik irabazi du, eta fruta eta barazki lehiaketako aurrenekoa Zegamako Josetxo Mendiak. Aierbek 44 urte daramatza astearteroko feriara joaten.

Beasainen Espainiako Kopako aurkaria, Gijongo Sporting

Azaroaren 12-13ko asteburuan jokatu dute Loinatzen kanporaketa, partida bakarrera. Sporting Espainiako Ligako talde historikoetako bat da, nahiz eta urteak daramatzan bigarren mailan.

Iñaki Gurrutxaga
Igandean Ataungo Usategiko koba ezagutu zuen mendizale taldea. Argazkia: Aizkorri mendizale elkartea

Beasaingo mendizaleen irteera bikoitza asteburuan

Larunbatean Finalisten eguna izan zuten mendizale jubilatuek, eta igandean Olatako bira egin zuten Ataunen, Usategiko koba ezagutuz.

Iñaki Gurrutxaga

Beasaingo Berdintasun Kontseiluaren lehen batzarra jendetsua izan da

Hogei bat lagun elkartu dira kontseiluaren aurkezpen batzarrera. Udaleko eta ordezkari politikoez gain, talde feministetako kideak, eragileak eta norbanakoak izan dira.

Kerman Garralda Zubimendi

Txolartekoek beasaindarrei dantzarako gonbita egin diete

Atzegikoek dantza emanaldia antolatu dute, boluntarioen egunaren harira. Beasaindarrak alboan nahi dituzte. Ikusgarritasuna eta inklusioa aldarrikatuko dituzte

Beasaingo hamargarren garagardo azoka eta festa indarberrituta datoz

Gaur 18:00etan irekiko dute Loinazko San Martin plaza azpiko garagardotegia. Goierriko Neska Gazteok taldeak protokoloa jarriko du martxan. 30 garagardo dastatzeko aukera izango da

EUSKARAREN ERABILERA BEASAINEN

Beasaingo kaleetako hiru elkarrizketatik bat da euskaraz

Bi puntu egin du gora erabilerak duela 20 urte lehen kale neurketa egin zenetik; hiru puntu jaitsi da 2013ko datuekin alderatuta. Zenbat eta gazteago, euskaraz gehiago.

Kerman Garralda Zubimendi

Beasaindik Lazkaorako bidea itxita egongo da irailaren 19tik 24rako aste osoan

Beasaingo Zaldizurretako biribilgunetik ertzainetxe pareko biribilgune berrira moztuko dute zirkulazioa, Beasain-Lazkao norantzan. Bidegorrian zoru botatze lanak egin behar dituzte. Autobidera irten, eta Guregas gasolindegi parean norantza aldaketa egin beharko dute gidariek Lazkaora Senpere aldetik sartzeko.

Sailkapena are estuago utzi duen puntua

Beasainek 1 eta 1 berdindu zuen atzo, Deusturen aurka. Etxean jokatuko dute asteburuan, Goierri Gorrik bezala. BKLk, Oiartzunen

Loinatz jaietarako kartel lehiaketa zabalik dago, egingo direlakoan

‘2022ko Loinatz Jaiak. Maiatzaren 27tik ekainaren 5era’ izan beharko dute kartelek. Hortik aurrera, bakoitzaren sormena

Aitor Loreak hamar minutu behar izan ditu lehen gola sartzeko

Aurreko astean egin zuten ofizial bere fitxaketa. 74. minutuan zelairatu zen eta 83.ean 0 eta 2koa sartu zuen

Beasainek Aitor Lorea fitxatu du

Osasunako lehen taldera iritsi zen 18 urterekin. Calahorrako bigarren taldean zebilen egun

Pilota txapelketa herrikoia itzuliko da

Beasaingo pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea zabaldu dute. Duela bi urte pandemiak txapelketa eten arazi zuen

Loinazko bolada onari, jarraipena

Beasainek 2 eta 0 irabazi dio Amurriori. Etxean jokatutako azkeneko bost partidetatik lau irabazi dituzte eta bat, berdindu

Udalari egin beharreko ordainketak Bizum eta NireOrdainketa Wallet bidez egin daitezke

Beasaingo Udalak bat egin du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatutako sistemarekin

Beasainen emakume bat bortxatzea leporatzen dioten gizonaren aurkako epaiketa astelehenean hasiko da

Ustezko erasoa duela bi urte gertatu zen, Beasainen. Sei egun geroago Lazkaon atxilotu zuten gizonezkoa

Gerriko kluben arteko jaialdian izango da

Beasainek bi ordezkari izango ditu: Mayib Seye 70 kilokoan eta Dani Vasile 67 kilokoan. Anoetako, Soraluzeko eta Zumaiako boxeolariek ere parte hartuko dute

Arangurenek puntu bat berreskuratu zuen

Beasainek partidaren hondarrean lortu zuen banakoa. Sailkapena estutu egin da

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa