bideoa

Mintzalaguna egitasmoaren 10. urtemuga

http://youtu.be/pByw0tMYJHk Urretxu eta Zumarragako Mintzalagun ekimenak 10 urte beteko ditu aurten, eta urtemuga aitzakiatzat hartuta, hainbat ospakizun antolatu dituzte. Pasa den ostiralean egin zuten ikasturte bukaerako festa, eta bertan, urte hauetako ibilbidea jasotzen duen bideoa ere aurkeztu zuten.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Giza katerako 500 lagun bildu nahi dituzte Beasainen

http://youtu.be/LHXH2R8kbb8 Beasaingo Gure Esku Dago taldeko kideak lan eta lan dabiltza azken asteetan. Pasa den astean jendearen harreta lortzeko kanpaina jarri zuten martxan, herriko puntu ezberdinetan 500 zenbakia idatzita zuen kartelak jarrita. Aste honetan argitu dute 500 zenbakiaren esanahia. Beasainen 500 lagunek giza katerako metroa hartzeko helburua dute, eta hortik kanpaina. Bideo bat ere egin dute; bertan, alor ezberdinetan jarduten duten herritarrek babesa eman diote Gure Esku Dago ekimenari.

Goierriko Hitza

Egunsentia Tiffanysen

http://youtu.be/Q0Wsoagf48g Ez da Gosaria Tiffany’s-en, Truman Capoteren eleberria, baina nobela baterako ematen du Zumarragako Tiffanys diskotekaren istorioak. Ez da tokia bakarrik, lekua zabalik egon zen garaiak erabat baldintzatu baitzuen diskotekaren izaera. Tiffanys diskoteka irekita zegoen jada 1980ko hamarkada hasieran. 1980ean hartu zuten Fermin Aranak eta Juan Ignazio Aitxuk. Beraiekin haize berria iritsi zen Zumarragara, modernitatea, neurri batean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Martxoan Bertsoa lehiaketaren inguruko dokumentala

http://youtu.be/GYCokKgf24c Martxoan Bertsoa lehiaketaren historia eta nondik norakoak biltzen dituen dokumentala egin dute Eli Agirre eta Maialen Torres gazteek. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari dira biak, eta BertsoaZUztartuz lana ikasturte bukaerako proiektu moduan egin zuten iaz. Hainbat egokitzapen egin eta gero, orain jendaurrean aurkeztea erabaki dute.

Goierriko Hitza

Espainiako konstituzioari ezezkoa eman dio Ordiziako Ernaik

Abenduaren 6a gorriz markatutako eguna da egutegietan. Euskal Herrian, ordea, Espainiako Konstituzioaren egunean zer ospaturik ez dugula aldarrikatu nahi izan zuten joan den ostiralean Ordiziako Ernaikoek. Herriko plazan jarritako pankartetan espainiar carta magnatik hartutako hainbat lege nabarmendu nahi izan zituzten; horiek Euskal Herrian dituzten kontraesanak ere agerian uzteko. Plaza Nagusia eta Andres Urdanetaren estatua ere bandera espainiarrez bete zituzten.

Goierriko Hitza

Harriek ikusmina sortu dute berriz

Mineral, fosil eta harribitxien azoka egin da asteburuan Urretxuko Ederrena pilotalekuan XXVI. Mineralogia eta Paleontologia astearen baitan. Guztira, Euskal Herriko eta Espainiako 34 bildumagilek hartu dute parte azokan, eta bertan mineralak, fosilak eta harribitxiak erosteko, trukatzeko eta ikusteko aukera izan da. Azokan aurkitzen diren pieza gehientsuenak naturan aurkitu bezala erakusten dira; gutxiengoak dira landutakoak eta hori da azoka honen berezitasuna.

Goierriko Hitza

Legazpiko bertso saioaren laburpena irudietan

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa jokatu dute asteburuan, Legazpin. Igor Elortzak lortu zuen puntu kopururik handiena, eta bide batez, finalerdietan zuzenean izateko aukera. Legazpiko Urbeltz pilotalekua jendez bete zen, aurrez saldu baitziren sarrera guztiak. Gotzon Aranburuk, saioaren laburpen bat egin du, han jasotako irudiekin.

Goierriko Hitza

Irimoko partehartze prozesuan hasi dira lehendabiziko ideiak biltzen

https://vimeo.com/60340873 Urretxuko Irimo industrialdearekin zer egin erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan du udalak. Ekimena Europan12 lehiaketara aurkeztu zuten, eta aukeratua izan zen; horri esker, Europa osoko hainbat arkitekto gaztek gune horretarako proiektuak diseinatuko dituzte. Proiektu horiek egiterako garaian, parte-hartze prozesutik ateratako ondorioak kontuan hartu beharko dituzte. Proiektua "irekia eta elkarrizketan oinarritua" izatea nahi du udalak. Parte-hartze prozesu horretan ateratako zenbait ideia biltzen dituen bideoa kaleratu dute.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa