EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Goierri mendiz mendi

Mendia

Mattin Iñiguezek bere «bizitzako hegaldirik politenetakoa» egin du Cervinoren hegoaldean

Gaur goizean zen heltzekoa Locarnoko 11. mugarrira, Red Bull X-Alps proban, eta, ahal dela, Saint Moritzera iristea gustatuko litzaioke gutxienez. Sebrand Warren herbereetarra 50 kilometro aurrerago doa, eta, hura harrapatu ezean, bihar kanporatu egingo dute.

Ramon Olasagasti. BERRIA
Parapentea

Arazoei aurre eginez, Mattin Iñiguez badoa aurrera

Probako lehen egunak «oso gogorrak» izaten ari dira zegamarrarentzat: erabaki okerren bat, tximista batek elektronika hondatu, arnesa puskatu, belauneko mina... Herenegun, hegaldi on bat egin ondoren, Saint Moritzera heldu zen, hainbat postu aurreratuta.

Ramon Olasagasti. BERRIA
Mendi bizikleta

Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT martxako argazkiak ikusgai

Antolatzaileek 789 irudiz osatutako bilduma bat osatu dute. Aurten 20 urte bete ditu mendi bizikleta ibilaldiak, eta "arrakasta hutsa" izan da, 300dik gora partaiderekin eta egun osora zabaldutako festarekin.

Mendia

Labeaga aretoa, mendizaleen topagune

Ehunka lagun elkartu dira Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean.

Mendia
Mendi lasterketa

Adur Mendizabal zaldibiarra, Espainiako ultra-trail txapelketara

Euskal selekzioaren ordezkari modura parte hartuko du Jaenen jokatuko den Ultra Trail Bosques del Sur proban.

Iñaki Gurrutxaga
Mendi lasterketa

Zaldibiako Mendi Lasterketaren bideoa

Joan den larunbatean, maiatzaren 24an, jokatu zen Zaldibiako Mendi Lasterketa. Bi ibilbide izan zituen, laburra –Ausa Gaztelura arte– eta luzea –Ganbora arte–. Antolatzaileek bideoa zabaldu dute, eta besteak beste, Aralarko goi larreetako irudiak ikus daitezke.

Iñaki Gurrutxaga

Aralar natur-parkearen eguna, ekainaren 8an

Ausa-Gaztelu mendiaren barrenean dagoen Errekontako lepoan egingo dute ospakizuna. Aldundiak autobusak jarri ditu Donostiatik eta Tolosatik Larraitzera joateko. Bi ordu eta erdi iraungo duen egitaraua prestatu dute.

Iñaki Gurrutxaga

Txindokiko Kilometro Bertikalean izena emateko epea urtarrilaren 31n zabalduko dute

Maiatzaren 18an jokatuko da proba. Euskal Herriko bertikalen koparako puntuagarria izango da, baita Goierriko Kopa Trailerako ere.

Iñaki Gurrutxaga
Zegama-Aizkorri

Kilometro Bertikalean eta Junior Trailean izena emateko epea astelehenean irekiko da

Zegama-Aizkorri mendi maratoian 9.873 pertsonek eman dute izena dagoeneko. Dortsalen zozketa otsailaren 23an egingo dute.

Mendia
ELURRA
HARA!

Aralarko gainak elurtuta dronearekin egindako bideoan

Asko eta asko izan dira azken egunetan Aralar eta Aizkorriko gainak zurituta sare sozialetan zabaldu diren bideoak.

Goierriko Hitza

Goi mendian ibiltzeko hastapen ikastaroa egingo du Arrastakak

Informazio bilera urtarrilaren 9an egingo dute eta izena eman ahal izango da bertan.

Mendi Federazioaren lizentziak tramitatuko dituzte Izadi Zaleak elkartean

Hurrengo asteko asteartean eta ostegunean bertan izango dira mendi elkarteko kideak, federatu txartela tramitatzen laguntzeko., 18:30etik 19:30era. Urtarrilaren 1erako txartela izateko, tramitea egiteko azken eguna hilaren 21a izango da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa