
Larunbatera arte egongo da ikusgai erakusketa Ataungo udaletxeko ganbaran. Txomin Uriartek gidatu zuen hasiera ekitaldia, astelehenean.

Mattin Iñiguez (Zegama, 1985) parapentelariak Red Bull X-Alps proban parte hartuko du ekainaren 15etik 27ra, Alpeak oinez eta hegan zeharkatzeko erronka ikaragarrian.

Sebastian Alvarok, 'Al filo de lo imposible' programaren sortzaileak, 'Mis montañas' liburua aurkeztuko du bihar.

Izadi Zaleak mendizale elkarteak ikastaro txiki bat eta proba bat antolatu ditu, Kimu-berri aterpearen inguruan. Haurrei eta helduei zuzenduta dago.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioa eman du berea, eta beste behin irudi ikusgarriak utzi ditu. Albistean dituzue ikusgai irteeran, Otsaurten, Aratzen, Sancti Spiritun eta helmugan ateratako argazkiekin osatuta irudi bilduma. Bukaera, laburpen bideoa.

Sara Alonso donostiarrak eta Elhousine Elazzaoui marokoarrak irabazi dute Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioa. Biak podiumean egonda zeuden, eta aurten lehenengo postua eskuratu dute.

Judith Wyder suitzarra izan da bigarrena, eta hirugarrena Malen Osa oñatiarra. Alonsoren helmugaratzearen bideo laburra albistean.

Bakarrik helmugaratu da Zegamako plazan 03:43:28ko denboran. Aurreko bi edizioetan bigarren sailkatu da marokoarra. Bigarren izan da Andreu Blanes, eta hirugarren Daniel Pattis.

Idoia Rubial eta Maite Zumarraga, Joseba Iztueta, Alex Areizaga eta Lorenzo Rojo ‘Lotxo’ izango dira aurtengo protagonistak. Lau saioak Gaztetxean izango dira, astelehenean, asteartean, asteazkenean eta ostiralean, hurrenez hurren.

Mendi martxaren egunean jaso ez zituzten legazpiarren kamisetak dira. Hiru astez egongo dira antolatzaileak, astearte eta ostegunetan, elkartean bertan.

Idiazabaldarrek mendi irteera egingo dute igandean Araba inguruan. Bidean zehar Peña El Arco-Balzarrako begi ikusgarria zeharkatuko dute.

Gaur arratsaldean, 17:00etan, zabalduko dute Ehunmilak ultra-trailean, Goierriko Bi Haundiak trailean eta Marimurumendi maratoian izena emateko epea. Albiste barruan argibide guztiak.

Nahiz eta Urrestarazuren bolada ona amaitu, garaipena lortu zuen larunbatean, eta 2023ko zirkuituko txapela lortu du.

Aizkorri Mendizale Elkarteak urtean zeharreko irteera gehienetan parte hartu duten gaztetxoak dira omenduak.

Igandean izango da irteera eta izen emateko azken eguna gaur da.