Azaroaren 25a iruditan

Goierri mendiz mendi

EHUNMILAK 2023

Ehunmiletako hiru lasterketetan partaide kopurua gora

Hiru probak batuta 1.450 korrikalarik parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, antolatzaileek iragarri dute datorren urteko Ehunmilak ultra-traila AEBtako Hardrock 100 mile endurance run probarako baliagarria izango dela. Hiru probetarako izen-ematea asteazkenean zabalduko dute.

Iñaki Gurrutxaga

Goierriko Bi Handiak EMFko Ultra txapelketa izango da datorren urtean

Euskal Mendizale Federazioak (EMF) datorren urteko Ultra lasterketen egutegiaren aurrerapena eman du ezagutzera. Goierriko Bi Handiak dago tartean, eta gainera, EMF Kopako txapelketa ere izango da aldi berean.

Iñaki Gurrutxaga

Uztailaren 7an, 8an eta 9an jokatuko da 2023ko Ehunmilak trilogia

Uztailaren 7an Ehunmilak (168 km) eta Goierriko Bi Handiak (88 km) probak hasiko dira. Uztailaren 9an, Marimurumendi (42 km). Azaroaren 9an irekiko da izena emateko epea, 17:00etan.

Marimurumendi irudietan

Lasterketa hasieratik bukaeraraino Alvaro Ramosek eta Larraitz Aragonek lehenengo postuan osatu dute Marimurumendi mendi maratoian.

Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak irudietan

Ehunmilak ultra trailaren (168 km) eta Goierriko Bi Handiak (88 km) trailaren laburpen bideoa osatu du Goierriko Hitzak, asteburuko irudiekin.

Ehunmilak 2022

Ehunmilak 2022, hurrengo urtera arte!

XI.Ehunmilak amaitu da eta esker hitzak besterik ez dituzte parte-hartzaileek, giroa eta antolaketa nabarmenduz. Antolatzaileek pandemia dela eta galdutakoak izan dituzte gogoan, eta boluntario, langile, antolatzaile zein parte-hartzaileei eskerrak eman dizkiete. Podiumean guztira 7 goierritar izan dira eta txalo artean jaso dituzte, batez ere Aritz Egea urretxuarra eta Elena Calvillo beasaindarra, G2H eta Ehunmilak proben irabazleak. 

Larraitz Aragon durangarra garaile Marimurumendin

Bigarren eta hirugarren postuetarako lehia estuagoa izan da, Maria Sanchezen eta Cristina Fargasen artean.

Alvaro Ramosek irabazi du Marimurumendi

Bigarrena Iñigo Arantzamendi ondarrutarra izan da, eta hirugarrena, Martin Mac Grach arabarra, azkeneko jaitsieran Unai Dorronsoro beasaindarra aurreratuta.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa