txapelketa

Gol asko ikusi ahal izan dira asteburutako partidetan

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren beste jardunaldi bat jokatu zen atzo, A multzoari zegokiona, eta denera 21 gol ikusi ahal izan ziren. Ferro taldeak 0-5 irabazi zion Meridiano 0-ri; Tzulok 2-1 hartu zuen mendean Totzi; Embiel 0-5 galdu zuen...

Ordiziako Hitza

Gaztetxoen areto futbol txapelketan izena emateko epea luzatu dute

Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, lehiaketa gaztetxoen artean ere zabaldu nahi dute. Hori dela eta, gazteentzako txapelketa ere antolatu nahi dute aurten. Pasa den asteburuan, lau taldek eman zuten izena, baina gehiago osatu nahi dit...

Beasaingo Hitza

Bekausek hirutik hiru partida irabazi ditu

Ordiziako Kuadrilla Arteko 33. Futbol Txapelketaren B multzoko hirugarren jardunaldiak zerbait nabarmena utzi badu, Bekause taldea txapelketa irabazteko hautagaietako bat dela izan da. Yatikeri 0-6 irabazi dio asteburuan, eta multzoko burua da bederatz...

Ordiziako Hitza

Kuadrilla arteko futbol txapelketaren hiru partida igandean

Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren B multzoko hiru partida jokatuko dira datorren igandean, hilak 26. Yatike-Bekause partida goizean jokatuko da, 10:00etan, eta beste biak arratsaldean: Zerdiau-Arkaitz (15:30) eta Rockus-Kozen (17:00). Epaile la...

Ordiziako Hitza

Majoriko igerilekua itxita egongo da bihar eta bihar zortzi

Nazioarteko Hegats Igeriketa Txapelketa jokatu behar dela eta, Majori kiroldegiko igerilekua itxita egongo da bihar egun osoan. Hurrengo larunbatean ere, martxoaren 10an, igerilekua itxita egongo da 14:00etatik aurrera, igeriketa txapelketa bat jokatu ...

Ordiziako Hitza

Aurresku eta soinu zahar lehiako sari guztiak Gipuzkoan gelditu dira

Aurtzaka dantza taldeak antolatutako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa egin dute asteburuan, 21. urtez. Hamazazpi herritatik etorritako dantzariek parte hartu dute lehiaketan, eta sari guztiak Gipuzkoan gelditu dira. Larunbatean, A sailekoen (7-11 urte) txanda izan zen, eta Aitor Lasa hernaniarrak eta Maider Aginaga lezotarrak irabazi zuten. Atzo berriz, B mailan (12-15 urte), Aimar Odriozola ibartarrak eta Andrea Arregi elgoibartarrak (irudian) jantzi dituzte txapelak. SAILKAPENA A SAILA (Larunbata) Aurresku Txapelketa: Aitor Lasa (Hernani) Iñaki Lasa (Donostia) Xabat Uranga (Lezo) Soinu zahar Txapelketa Maider Aginaga (Lezo) Elai Gomez (Etxarri) Enara Arrieta (Lezo) B SAILA (Igandea) Aurresku Txapelketa Aimar Odriozola (Ibarra) Aritz Olarte (Oiartzun) Jon Gaztelumendi (Hernani) Soinu Zahar Txapelketa Andrea Arregi (Elgoibar) Janire Fernandez (Lezo) Alaitz Egaña (Elgoibar)

Beasaingo Hitza

Bi garaipen eta berdinketa bat, kuadrilla arteko txapelketan

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren B multzoko 2. jardunaldiko hiru partida jokatu dira asteburuan, eta bi garaipen eta berdinketa bat izan dira. Yatikek eta Arkaitzak berdindu egin zuten (1-1), Zerdiauk Kozeni irabazi zion (1-0) eta Bekausek ...

Ordiziako Hitza

Berrogei bikotek parte hartuko du aurten pilota txapelketa herrikoian

Ostiralean hasiko da bigarren pilota txapelketa herrikoia, eta aurten, berrogei bikotek parte hartuko dute. Iaz baino hamabi bikote gehiagok eman du izena aurten. Partidak ostiral eta igande arratsaldetan jokatuko dira, eta finala Loinatz jaietako iga...

Eskeine Legorburu

Zabaldu dute pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea

Emaneurre taldeak, Ordiziako V. Eskupilota Txapelketa herrikoia antolatu du eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Txapelketan, federatu gabeko pilota zaleek parte hartu ahal izango dute. Baldintza nagusia, Ordizian jaioa izatea, bertan errolda...

Arkaitz Apalategi

Axari Bertso Sariketan, sei bertsolari ariko dira bihar Idizabalen

Aztiriako eta Ordiziako kanporaketak igarota, Osinalde Sariketarako txartela lortzeko aukera izango dute bihar beste bi bertsolarik. Idiazabalgo Elizalde elkartean jokatuko den Axari Bertso Sariketan izango dute horretarako aukera. Guztira sei bertsol...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Murumendi pilota eskolaren aldeko jaialdia egingo dute hilaren 25ean

Beasaingo Kirol Fundazioak, udalak eta Murumendi pilota eskolak, pilotaren inguruko hainbat ekimen antolatu dituzte datozen asteetarako. Batetik, esku pilota jaialdia egingo dute hilaren 25ean; promesa mailako binakako txapelketako partidak jokatuko dituzte. Bestetik, Beasaingo pilota txapelketa herrikoia antolatu dute, bigarren urtez. Kanporaketak apirilean hasiko dira eta datorren astetik aurrera eman ahal izango da izena. Pilota jaialdia, Beasaingo Antzizar kiroldegian jokatuko dute, bihar zortzi, 20:00etan. Batetik, binakako promozioko txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte. Bikoteetako bat, Asegarceri dagokiona, erabakita dago jada; Olaetxeak eta Jon Ander Albisu ataundarrak jokatuko dute. Aspeko bikotea zein izango den berriz, asteburu honetako kanporaketaren ondoren erabakiko da. Partida horren aurretik, jaialdiari hasiera emateko, Mendizabal eta Leiza ariko dira 4 t’erdian, buruz buru. Jaialdi honek bi helburu ditu, “herritarrei pilota ikuskizun on bat eskaintzea eta bide batez, Murumendi pilota eskola laguntzea”. Hala, sarreretatik ateratako dirua, eskolari emango diote. Ekimen hori, Kirolaren Udal Fundazioak eta Murumendi pilota eskolak sinatu duten lankidetza hitzarmenaren testuinguruan kokatu du Julene Hidalgok. Hitzarmen horren helburu nagusia “herriko pilota bultzatzea” dela azaldu du. Bestalde, datorren asteburuko jaialdia bultzatzeko “200 gonbidapen” banatuko dituztela jakinarazi du. Zaleek, Antzizar kiroldegian eskatu ahal izango dituzte gonbidapen horiek. Jon Alkaiagak azaldu duenez, “historikoki pilotak zaletasun handia izan du Beasainen”. Horren adibide, herriko pilotalekuak [...]

Beasaingo Hitza

Pepe Caballerok eta Juan Tolosak irabazi dute Arranoko mus txapelketa

Pepe Caballero eta Juan Tolosa ordiziarrek irabazi dute Arrano Kultur Elkarteak antolatutako 21. mus txapelketa. 83 bikotek parte hartu dute aurten txapelketan eta bigarren postuan Javier Diaz eta Aitor Diaz anaia legorretarrak sailkatu dira. Antolatz...

Eskeine Legorburu

Larunbatean jokatuko da Argi Berri elkartearen 34. mus txapelketa

Mus txapelketa azkarren garaiari larunbatean emango diote hasiera Ordiziako Argi Berri elkartean. Buztuntza auzoko elkarteak 34. aldiz antolatu du txapelketa, eta urtero bezala, parte hartzaile asko biltzea espero dute –iaz 135 bikote elkartu ziren–. Txapelketa 16:30ean hasiko bada ere, 16:15erako eman behar dute izena muslari bikoteek, 40 euro ordainduz. Aparkalekua jarriko dute antolatzaileek. Argi Berriko txapelketan lau erregera jokatzen da, eta sei hamarrekoko hiru ustelera. Sor daitekeen edozein arazoren aurrean, epaileen erabakitakoa bete beharko dute muslariek. Sari bikainak aurten ere Sari mardulak daude jokoan. Irabazleek 1.500 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarrenek 800 euro; hirugarrenek 400 eta laugarrenek 200. Bosgarren eta seigarrenek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte, eta zazpigarren eta zortzigarrenek launa afari. Horrez gain, herriko lehen bikoteak bi txuleta irabaziko ditu, elkarteko lehen bikote bi txuleta eta bi botila ardo, eta emakumeen lehen bikoteak ere saria izango du.

Ordiziako Hitza

Otsailaren 12an jokatuko da Argi Berriko mus txapelketa

Datorren otsailaren 12an jokatuko Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa. Muslari bikote gehien biltzen duen txapelketak (iaz 135 izan ziren) 34. ekitaldia du aurten, eta aurreko urteetan adina muslari biltzea espero dute aurten ere. Txapelketa lau erregera, sei hamarrekora eta hiru ustelera izango da, eta bikoteak 40 euro ordaindu beharko ditu jokatzeko. Txapelketa 16:30ean hasiko da, eta antolatzaileek gogoratu dute aparkalekuak prestatuko dituztela musean jokatzera gerturatzen direnentzat. Sari bikainak Sari bikainak daude aurten ere; bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu, bigarrenak 800, hirugarrenak 400 eta laugarrenak 200. Bosgarren eta seigarren sailkatuek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte saritzat, zazpigarrenek lau afaria Gaintzako Oteñe erretegian eta zortzigarrenak beste lau afarian Ikaztegietako Begiristain sagardotegian. Antolatzaileek gogoratu dute salgai daudela dagoeneko bosna antxume eta arkume zozkatzeko errifak.

Ordiziako Hitza

Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finala jokatuko du Azurmendik igandean

Maila Nagusiko Euskal Herriko Aizkora Txapelketako finala jokatuko du Iñaki Azurmendik  igandean Asteasun (Gipuzkoa). Arriarandarraren zortzigarren finala izango da aurtengoa eta, beste behin faboritoa Floren Nazabal bada ere, “lana ondo egiter...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa