udal eta foru hauteskundeak 2023

LEGORRETA. 11 proiektu, 2 aurpegi

Hiru hautagaitza aurkeztu dituzte Legorretan: EH Bildu, EAJ eta PSE-EE. Zaintza du ardatz EH Bilduren proposamenak, eta gazteen emantzipazioa EAJrenak.

IDIAZABAL. Hiru hautagai, bi aukera

Udalbatzako gidaritza EH Bildu eta Izalberriren arteko lehian erabakiko da. Iñaki Alberdiren «esperientzia» eta Patxi Mugikaren «freskotasuna» daude aukera errealen artean.

Fitxa berri bat sartu da jokoan

Bost hautagaitza zerrenden artean aukeratu ahal izango dute beasaindarrek udal hauteskundeetan; EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, eta lehengoz, Elkarrekin-Podemos.

ATAUN. Begia luzera, bi ikuspegitatik

Hiru zerrenda aurkeztuko dituzte Ataunen udal bozetarako: EAJ, EH Bildu eta PSE-EE. Herriko bi hautagaitzek plangintzak aurkeztu dituzte, geroaren zutarri

Legazpiko Berdeak kalera atera dira asteburuan boto eske

'Aldaketa erein' izenburuko programa banatu dute herritarren artean, oihalezko poltsak eta eguzki lore landareekin batera.

"Ordizia, Goierri eta Gipuzkoa irabaziko ditugu" esan du EH Bilduk Ordiziako ekitaldian

Ordiziako Plaza Nagusian indarrak batu ditu EH Bilduk. Bertan izan dira Adur Ezenarro Ordiziako alkategaiarekin batera, bere lan taldea, Goierriko alkategaiak, Maialen Iriarte Gipuzkoako Ahaldun Nagusi kargurako hautagaia, eta Mertxe Aizpurua kongresuko bozeramailea, besteak beste

Gazteentzat eta kolektibo zaurgarrienentzat babestutako etxebizitza da Legorretako EAJren hautagaitzaren lehentasun nagusia

Aitziber Meabe Legorretako EAJren alkategaiak, Eider Mendozaren Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko hautagaiaren babesa izan du, besteak beste.

"Zaintza oinarri duen herria, guztiei irekia dagoen herria" eraikitzeko proposamena aurkeztu du Legorretako EH Bilduk

Gaur arratsaldean aurkeztu ditu Legorretako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaitza eta programa, frontoian. Iñaki Agirre Jauregi da alkategaia. Eguneko zentroa sortzea izango da taldearen lehentasuna.

IÑAKI AGIRRE. EH BILDUREN LEGORRETAKO ALKATEGAIA

"Zaintza oinarri daukan herri bat egin nahi dugu"

Aurreko urteetako lanari jarraipena eman nahi dio Legorretako EH Bilduk. Iñaki Agirre alkategai berriak "ilusioz eta urduritasun puntu batez" ekingo dio.

JUDITH OTEGI. EAJREN ITSASONDOKO ALKATEGAIA

"Itsasondok bizileku eta lan-leku izan behar du itsasondoarrentzat"

Legealdi honetan zinegotzi izan ondoren, Itsasondoko EAJren zerrendaburu aurkeztu da Judith Otegi. Itsasondoren "potentzialitateari ahalik eta 'zuku' gehien ateratzen saiatuko" da.

IÑAKI AIZPURU. EH BILDUREN ITSASONDOKO ALKATEGAIA

"Etorkizunean ere, orain arte erakutsi ditugun modu eraginkorrak eta balioanitzak mantendu eta indartzen saiatuko gara"

Itsasondoko alkatea da Iñaki Aizpuru, eta EH Bilduren alkategai aurkeztu da berriz ere. "Gazteen erreleboa gertu" daukan arren, "pozik eta gogotsu" ekingo dio oraingoan ere.

Eva Alvarez Beasaingo PSE-EEren alkategaia arrosak banatzen izan da

Azoka eguna baliatu du herritarrei hurbiltzeko. Datorren asteartean ere egingo dute arrosa banaketa.

HASIER AGIRRE. EH BILDUREN BEASAINGO ALKATEGAIA

«Hain beharrezkoa den aldaketa eragingo dugu»

Lau urtez zinegotzia izan eta gero, EH Bilduren alkategaia izango da Hasier Agirre. "Gogo" eta "konpromiso handia" du, "Beasainek behar duen aldaketa eragiteko".

PATXI MUJIKA. IZALBERRIREN ALKATEGAIA IDIAZABALEN

«Udaleko jarduna berria zait, baina jendearekin lan taldean aritzea zer den badakit»

Patxi Mujika (Zizurkil, 1975); Idiazabalen bizi da azken 25 urteetan, “bizitza erdia baino gehiago” eta horregatik idiazabaldartzat du bere burua. Kudeaketa komertzialean aritzen da eta bi alabaren aita da. Lehen aldia du udalgintza gaietan, baina “ilusioz” ekingo dio erronka berriari.

WESLEY ARITZ CORSITTO. ELKARREKIN-PODEMOSEN BEASAINGO ALKATEGAIA

«Hutsune politiko bat betetzeko helburua dugu»

Beasainen lehenengoz aurkeztu du Elkarrekin-Podemosek hautagaitza. Wesley Aritz Corsitto da alkategaia eta erronka berriari heltzeko "ilusio handia" du.

EVA ALVAREZ. BEASAINGO PSE-EEren ALKATEGAIA

«Beasainek ezkerrerako aldaketa behar du»

Zinegotzia kargua izan du Eva Alvarezek azken legealdian. Udal hauteskundeetara begira "lehen aldiko ilusioarekin" eta urteotako "esperientzia gehigarriarekin" dator.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa