udal eta foru hauteskundeak 2023

UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2023

Hasi da hauteskunde kanpaina

Gaur hasi da udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina. Sistema demokratikoko 12. udal hauteskundeak izango dira. Goierrin 66 hautagaitza zerrenda aurkeztu dira.

Laida Goiburu

Lidergo konpartitua duen Izalberri aurkeztu dute

«Herrigintza udaletik egiteko ardura hartu duten herritarrak» direla aurreratu dute, «idiazabaldarrak ordezkatuz» lan egingo dutenak.

Legazpiko Berdeek herriaren egunerokoa ondo ezagutzen duen hauteskunde zerrenda aurkeztu dute

Azken bi legealdietan zinegotzi izan den Alberto Bezunartea da berriz ere zerrendaburua.

"Esperientzia, gaztetasuna eta Ordiziak aurrera egiteko ilusioa batzen dituen zerrenda" aurkeztu du EAJk

Gaur arratsaldean aurkeztu du Ordiziako EAJk hauteskundeetarako hautagaien zerrenda, Plaza Nagusian. Ekonomia eta enplegua sustatzea, eta gizarte zerbitzuen hobetzea aipatu dituzte programaren oinarri gisa.

Udalaren gidaritza hartzeko prest dago Legazpiko EH Bildu

Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu dute gaur arratsaldean Agirre-Etxeberri parkean. Edurne Gonzalez da alkategaia.

Talde «eraberritua» Zegama Lantzenen

Azken zortzi urteetan zinegotzia izan da Izaskun Igoa da zerrendaburua.

Josune Zarandona

Legazpiko EAJ-ren hautagaitza aurkeztuko dute gaur

Joseba Egibarrek eta Eric Galvez alkategaiak parte hartuko dute. Aurkezpena 18:00etan da, Kultur Etxean.

LEIRE ARTOLA. EAJren BEASAINGO ALKATEGAIA

«Inor atzean utzi gabe, beasaindarrak ditugu erdigunean»

Leire Artola Beasaingo alkatea izan da, Aitor Aldasoro ordezkatuz, 2020ko abendutik, hortaz, lehenengo aldiz aurkeztuko da udal hauteskundeetara. "Gogotsu, herritarren babesa jasoz gero, buruan ditugunak egi bihurtzeko", nabarmendu du EAJren alkategaiak.

IÑAKI ALBERDI. EH BILDUREN IDIAZABALGO ALKATEGAIA

«Harreman estua egin dut lau urte hauetan pertsona askorekin»

Iñaki Alberdi (Idiazabal, 1976) bigarrenez aurkeztuko da Idiazabalgo alkate izateko asmoz udal hauteskundeetara. Orkli enpresan prozesu teknikaria da lanbidez eta delineatzaile ikasketak eginak ditu. Bi seme-alabaren aita da eta 2019tik da Idiazabalgo alkate.

KONTXI SUKIA. EAJren ATAUNGO ALKATEGAIA

«Azken urteetan, zenbait arlotan gure herriak ez du aurrera egin»

Zinegotzi hainbat urtean aritu ondoren, alkategai izateko aurkeztu du bere burua Kontxi Sukiak, EAJren zerrendaren buru. Esperientziadun taldea elkartu direla eta, herriaren zerbitzura jarri nahi du gaitasun hori.

MARTIN ARAMENDI. EH BILDUREN ATAUNGO ALKATEGAIA

«Ahalik eta burujabeen izateko urratsak egiten hastea ezinbestekoa da»

Bigarren agintaldian jarraian Ataungo udal buru izan nahi du Martin Aramendik, gaur egungo alkateak. EH Bilduren zerrendaburu dago, eta azken lau urteetako lanari segimena ematea da asmoa.

Legazpiko PSE-EEk arrosak banatu ditu, hauteskunde kanpaina abiatzeko

Gaurko azoka eguna baliatu du Oscar Valbuenak herritarrekin elkartzeko, sozialisten programa azaltzeko eta bere aldeko botoa eskatzeko.

Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du bihar Legazpiko EH Bilduk

Agirre-Etxeberri parkean egingo dute aurkezpen ekitaldia, edo Azokan eguraldi txarrarekin. Loak musika taldearen eta dantzarien emanaldia ere izango dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa