Jaiak

Dantzan agurtu dituzte jaiak San Gregorio auzoan

Otsoak Dantza Taldeak eman die agurra San Gregorioko jaiei. Auzoan zehar emanaldia egin dute txikienetatik hasi eta helduenetarako dantzariek, herria musikaz eta dantzaz alaituz jaietako azken arratsaldean.

Otatza Gaztandegikoak 38.Gazta Lehiaketako txapeldun

Otatza Gaztandegiak irabazi du Gipuzkoako Artzain Eguneko 38.Gazta Lehiaketa. Giro bikaina izan dute egun guztian zehar eta Otatza Gaztandegikoentzat goiz borobila izan da, sari bat baino gehiagorekin itzuli baitira etxera.

Usurbe mendira festa giroa itzuli da

Iraileko lehenengo asteburuan, Beasainmendiko auzotarrek Usurbe mendiko jaia antolatu dute. Muruazpi baserriko Juani Urretabizkaia eta Iñaki Zubeldia omendu dituzte.

Downtown taldeak irabazi du herri kirol txapelketa

Emaneurre euskarari! eguna ospatzen ari dira Ordizian

San Gregorion jai-aro berrirantz

Ataungo San Gregorio auzoan gaur hasiko dira festak, igandera arte. Haurren eguna dute lehenengo hau, eta kuadrillena bihar. Gazte belaunaldi berriak batuko dira festara

Gaur zortzi ospatuko da Ordiziako azoka berezia

Pandemia aurretik bezala ospatuko da azoka berezia Ordizian, datorren asteazkenean. Lehen sektorearen erakusleiho erraldoia izango da. Gazta txapelketaren 49. edizioa egingo dute Beti Alai pilotalekuan.

«Indartsu» datoz Euskal Jaiak

Emaneurre Euskarari Egunarekin hasiko dira Ordiziako Euskal Jaiak, larunbatean. Aurtengo berrikuntza izango da, emakumeen txirrindularitza proba jokatuko dela

ariane vierbücher

Gozatu ederra hartu dute Brinkolan San Agustin jaiekin

Lehen rock kontzertuaren 25. urteurrena ospatu dute, auzoko nagusien omenaldia berreskuratu dute eta kantu-bazkaria egin dute lehen aldiz. Giro bikaina, jende asko eta ekitaldi ugari izan dira asteburuan zehar.

Lazkaon ‘Eskuetan’ flashmoba entseatzen (bideoa)

Nazioen Munduak Lazkaon ekainaren 9an egingo duen Gure esku dago jaialdirako flashmoba edo dantza-koreografia prestatzen hasi dira. Larunbatean plazako pilotalekuan ehundik gora lagun elkartu ziren, Eskuetan abestiaren musikara dantza-pausoak ikasteko. Izaskun Forcada dantzaria eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx aritu ziren erakusle. Parte hartzeko izena eman zuten, gero. Bestetik, Nazioen Munduak boluntarioak eskatu ditu, antolakuntzan laguntzeko. Ekainaren 9an tabernan zerbitzatzen, aparkalekuetan zaintzan, kontzertuko segurtasunean, eta bestelako zereginetan lan egiteko prest daudenek izen-abizenak eta telefono zenbakia bidal ditzakete, nazioenmundua@nazioenmundua.net helbidera. Asto-kaka lehiaketarako zozketa-txartelak saltzeko ere lagunak behar dituzte.  

Aimar Maiz

Itsasondon Nazioen Munduaren ‘flashmobaren’ entsegua egingo dute, ostiralean

Nazioen Mundua Goierriko ekimenak autodeterminazio eskubidearen alde Lazkaon ospatuko du aurtengo jaialdia, ekainaren 9an. Baina bada Goierri osora zabaltzeko moduko jarduera bat: flashmoba edo dantza-koreografia, Eskuetan abestiaren musikara egingo de...

Aimar Maiz

Santa Ana jaietako aurreskuan bikoteka eman beharko dute izena haurrek

Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan azken urteetan sortutako arazoei –plazan leku eza, dantzari gehiegi, erakusle gutxi, uztailean entsegu gehiegi– irtenbide bat emate aldera, aurreskurako izena eman behar dela eta entseguak ekainean egingo direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bihar eta etzi artean eman behar da izena Barrenan (10:00-12:30 eta 17:00-19:00), eta neska-mutikoak bikoteka apuntatzea derrigorrezkoa da. Neskaren batek ez badu bikote mutilik aurkitzen, bi neskak eman ahal izango dute izena, baina bietako batek mutilen dantzak egin beharko ditu mutilez jantzita. Apuntatzeko garaian bikoteak berak horrela adierazi beharko du. Entseguak ekainean hasi Entseguak ekainean hasiko dira, eta Jakintza Ikastolaren Villa Eugenia eraikinean izango dira. Mutilen entseguak egun hauetan izango dira: ekainaren 1, 8, 15, 22 eta 29an, 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara. Neskenak, berriz, honako egunetan izango dira: ekainaren 6, 13, 20 eta 27an, 17:00etatik 18:00etara, edo 18:00etatik 19:00etara. Entsegu orokorrak umeen asteburu aurreko egunetan izango dira, uztailaren 16an, 17an, 18an eta 19an.

Ordiziako Hitza

Mariren jaitsierarekin hasi dituzte beasaindarrek aurtengo Loinatz jaiak

Muruko Mari jaitsi da aurten ere herrira, beasaindarrei jai ederrak pasa ditzatela ospatzeko. Dantzarien eta herriko musikarien laguntzarekin, urteroko ikuskizuna eskaini zuten ostiral gauean herriko plazan, suaren inguruan. Mariren aurtengo pregoia k...

Beasaingo Hitza

Sukaldariak zuzenean janaria prestatzen Beasaingo jaietan

Beasain jaietan dago, eta kalean aurkitu daitekeen bitxikeria da argazki-denda bateko erakusleihoan sukaldariak janaria zuzenean prestatzen ari direla. Jatekoa prestatu eta gero, dastatzeko aukera ere eman dute, eta taldetxoak sortu dira dendaren aurrean. Goizean hasi dira eta eguerdira arte sukaldari bat baino gehiago aritu da erakusleihoaren beste aldean.

Goierriko Hitza

«Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman»

Dokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok hasi ginen zuzendari moduan. Jendea bildu eta danborrada tradizional bat antolatu genuen. Baina soldadutzara joan nintzenean eten egin nuen danborradarekin nuen harremana. Duela urte batzuk, pieza berriak sartzen hasi zineten. Nola izan zen hori? duela hiru urte, 2010ean, galdetu zidaten ea zer egin zitekeen danborrada berpizteko, jendea uzten ari zela eta. Nik proposatu nien danborrada Beasaingoagoa egin behar zela; hemen konpositore asko izan ditugu, eta bazen liburu bat, partitura batzuk biltzen zituena, eta hortik abiatuta hasi ginen kantu horiek berreskuratzen eta egokitzen. Danborrada bertako zerbait izatea nahi genuen, nortasun bat emanda. Aurten bi pieza berri sartu dituzue, horietako bat Xabier Sarasolak egindakoa. Bai, Xabier Sarasolak egindako Txanbo izeneko pieza bat aukeratu dugu. Txisturako idatzitako kalejira bat da, Txanbo zenaren omenez egindakoa. Izan ere, Txanbo oso garrantzitsua izan da guretzako. Txistularia zen, ezta? Bai, oso txistulari famatua izan zen, eta gu denon irakaslea, bai Xabierrenea [...]

Beasaingo Hitza

Bigarren mailako zortzi aizkolari ariko dira lehian, igandeko saioan

Arrano Beltza herri kirol taldeak eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak, bi saio antolatu dituzte Loinatz jaien barruan. Aurrenekoa, igande honetan izango da. Bigarren mailako 8 aizkolari ariko dira lehian, tartean lau goierritar: Xabier Dorronsoro, J...

Beasaingo Hitza

Festak, ‘punttu-punttuan’

Mariren jaitsiera hasi aurretik, jendea plazan bildu eta zain gelditzen den «une magiko hori» irudikatu nahi izan du aurtengo jaien kartela egin duen Irene Sarriak. Ostiral gaueko 22:30ak erakusten ditu udaletxeko ordulariak. Hain zuzen ere, une horrekin batera hasten dira festak Beasainen. Atzera kontua hasi da dagoeneko, eta gero eta gutxiago falta da. Egitarauari bihar eguerdian ekingo badiote ere, Mariren jaitsiera izaten da festei benetako hasiera ematen dien ekitaldia. Duela hogeita bi urte hasi ziren Arrano elkartekoak ekitaldi hau antolatzen. Murumendiko Mariren kondaira oinarri hartuta, herriko jaiei hasiera emango zien ekitaldi bat antolatu nahi zuten. Gasteizko Zeledonen eredua jarraituz, Mari sorgina Murumenditik jaisten deneko unea irudikatzen dute. Ekitaldian, ordea, herritar askok parte hartzen du. Aurreneko urtean 30 bat dantzarik parte hartu zuten, baina egun, ehun inguru biltzen dira ekitaldirako. Batzuk, inauteri giroko mozorroekin, besteak sorginez jantzita, eta batzuk, gizon eta emakumeen arteko papelak aldatuta. Oriako sorgin-dantzaren moldaketa bat egiten dute suaren inguruan. Loinatz abesbatzak ere parte hartzen du ekitaldian, Xabier Sarasolak konposatutako Muruko Mari pieza abestuz. Ekitaldiaren bukaeran, Marik urteroko pregoia botako du, eta haren irudia, sutan erreko dute. Gauez, suaren eta kondaira zaharren magiak lagunduta, eta dantza eta kantuen saioak uztartuz, ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, eta gero eta jende gehiago hasi zen [...]

Beasaingo Hitza

Nazioen Munduaren aurtengo festa “handia” Lazkaon izango da, ekainaren 9an

Autodeterminazio eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua herri ekimenak Lazkaon egingo du aurten “festa erraldoia”, Gure esku dago lelopean. Ekainaren 9an izango da, larunbatarekin, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa eta aldarrikapena “naturaltasunez” uztartu nahi dute, ekimenak lanean daraman lau urteko ibilian bezala “pentsaera, izaera eta ideologia ezberdineko jendea” elkartuta. Goierritar eta euskaldun guztiei egin diete gonbidapena jaialdian parte har dezaten. Festaren aurkezpena atzo arratsaldean egin zuten, Lazkaoko plazan. Nazioen Munduko Urko Ruiz de Apodakarekin batera Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa agertu zen, eta “mundua puzzle handi bat” dela eta “zati askotakoa eta koloretsua” izatea nahi duela adierazi zuen. Ordiziako errugbi taldeko hainbat jokalari ere bertan izan ziren, Axio Araña entrenatzailea eta Joanes Aierbe kapitaina tartean; baita Gipuzkoako bertsolari txapeldun Aitor Sarriegi ere. Lazkaoko eta eskualdeko bizilagun multzo bat ere elkartu zen. Bestetik, Porrotxen presentziak haur ugari erakarri zuen prentsaurrekora. Ekainaren 9ko festan ekitaldi “izarra” flashmob deritzon dantza-koreografia izango da. Egun horretan, 18:00etan, 500 lagun edo gehiago elkartzea lortu nahi dute, Eskuetan abestiaren doinura (Xabier Zabalak musikatua eta Jon Maiak hitzak jarria) dantza egiteko. Grabatu egingo dute dantzaldi jendetsua, “gero Euskal Herriko gainontzeko herrietan eredu edo adibide izateko”. Flashmoba prestatzen aurrez hasiko dira. Larunbat honetan, maiatzak 19, entsegu orokorra egingo [...]

Aimar Maiz

Legorretan gaur hasiko dira Azentzio jaiak, igandera arte ekitaldi herrikoi ugari ospatzeko

Herrikoitasuna izango dute gaur hasiko diren Legorretako Azentzio jaiek ezaugarri nabarmenena. Herriko elkarte, talde eta eragile ugarik jarriko dute aletxoa egitaraua osatzeko, eta ekitaldi gehienak bertakoek egingo dituzte; herritarrek, herritarrentzat. Horregatik ez dute itxura motelagorik Azentzio jaiek. Gaurtik igandera, izaera herrikoia une oro azalera aterako da. Herrigintzan dihardutenei laguntza eman izan zieten Aulia sagardotegiko Juan Inazio eta Sagrario Etxeberria gonbidatu dituzte festen hasierako suziria botatzeko. Erretiroa iaz hartu ondoren, herrikideek ohore horrekin eskertuko diete urtetako lana. Herriko ikurra den Gizon Pikua ere udaletxeko balkoian zintzilikatuko dute, jaiek iraun bitartean hantxe egoteko, igande iluntzean azentzioetako azken egiteko bezala ehortzi arte. Festa kirolarekin hasiko da, ordea, gaur. Gazte asanbladaren olinpiadetako pilota finalak jokatuko dituzte lehenik. Behin kalea jaiz zipriztindutakoan, bi bertsolari talderen arteko desafioa hasiko da, Arantx Berri tabernatik abiatuta. Multzo batean Unai Gaztelumendi, Beñat Iguaran eta Ane Labaka ariko dira bertsotan; bestean Aitzol Barandiaran, Gorka Maiz eta Aitor Sarriegi. Aurkezle eta gidari lanak Egoitz Aizpuruk egingo ditu. Bost eguneko festaldian data seinalatuak biharko zaindariaren eguna, etzi haurrena eta larunbatean mozorrotuena izango dira. Azentzio festaburuaren arratsaldea, bihar, euskal erromeria oparo batekin alaituko dute. Jan-edana ez da faltako, ezta kultura taldeen jarduna ere. Herriko taldeen ekarpenaren tamainaz jabetzeko, Legorretako Musika Eskolako ikasleena aipa [...]

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa