Jaiak

Maria Balluerka izan da Santanazaleetan aurreskuaren rola bete duen lehenengo emakumezkoa

500 urte baino gehiagoko historia duen ekitaldian mugarri izango da gaur gertatutakoa. Eñaut Gereñu izan da atzeskua. Soka-dantzan, maiordomoak ere emakumezkoak izan dira.

FESTAK

Ordiziako zaindariaren eguna ospatzen ari dira gaur

Herriko zaindariaren irudia prozesioan atera dute, eta jarraian, soka-dantza egin dute udal agintariek.

Arantzamendi, dantzaleku eta topagune

Duela urte batzuk berreskuratu zuten Arantzamendiko topaketa Ataungo eta Idiazabalgo abeltzainek eta bi herrietako udalek. Pandemiaren etena gaindituta, berriz ere dantzalekun elkartu dira.

Mokela taldea XVI. Bigantxa-futbol Txapelketa-Johan Usabiaga XII. Memorialaren txapeldun

XVI. Bigantxa-futbol Txapelketa-Johan Usabiaga XII. Memoriala egin dute ohi bezala ordiziarrek, futbola eta bigantxak uztartuz ikuskizun bikaina sortuz. Mokela Taldea izan da aurtengo txapelduna.

Aulki hutsak eta maitasuna erdigune Ordiziako Txosnagunean, Preso eta Iheslarien eguneko bazkarian

Sareren eta Etxeraten ekimenez bazkaria izan dute ordiziarrek txosnagunean, Preso eta Iheslarien egunean. Jaietan ere herrian ez dauden horiei keinu bat egin nahi izan diete.

Txupinazoarekin lehertu da festa Ordiziako Santa Ana Jaietan

Ordiziarrek 2022ko Santa Ana Jaiai hasiera ofiziala eman diete txupinazoa, presoen bazkaria eta bigantxa-futbola tarteko. Ordiziako kaleak zapi urdinez lepo bete dituzte.

Buruhandiek eta erraldoiek Ordiziako kaleak alaitu dituzte Santa Ana jaien bezperan

Burrunbazale txarangak lagunduta, kalejira alaitsua eta jendetsua egin dute herriko erdigunean.

Akelarre eguna da gaur Ordizian

Osiñe talde feministak eta Ordiziako Koordinadora Feministak antolatuta, bazkaria, batukada kalejira eta manifestazioa dira eguneko ardatzak.

Apustu ikusgarria egin dute Alegia auzoko festetan

Auzotarrek ederki gozatu dute gaur arratsaldean herriko bi talderen artean egin duten apustuarekin. Behin hasita, desafio xelebrea prestatu dute gainera. Aurrena, sokatiran; gero, behia jezten; segidan lastoa leretan eraman; astoarekin zelaiari bina i...

Goierriko Hitza

Itsasondon jaiak irailaren 16tik 18ra ospatuko dituzte, abuztuan baita Andre Mari eguna ere

Herriko festa nagusiak abuztutik irailera aldatu zituztela urte batzuk badira Itsasondon. Iraileko hirugarren asteburua hornituko dute ekitaldiz, agorraren 16tik 18ra. Zaindariaren data ere ez dute ahaztu, ordea, eta Andre Mari egunerako ere prestatu d...

Aimar Maiz

Ordiziako haur eta gazteak, festan murgilduta

Eguerdia ailegatu orduko lehertu da festa Ordizian. Ander Villar eta Ixone Korta haurren alkate jaun-andreen agintaritzapean, txupinazoa jaurti dute udaletxeko balkoitik, Kale Nagusia eta Plaza Nagusia bete-bete eginda zegoela. Behin ekitaldi hori bukatuta, buruhandi eta erraldoiak Urdaneta kalean behera abiatu dira ume guztien atzetik, Ordiziako txistularien eta Burrunbazale txarangarekin doinuak entzunez. Beti-Alai pilotalekuan bazkalduko dute denek gero, eta ondoren, Joxemiel Barandiaran plazara joango dira Euskaraokean eta herri jolasetan parte hartzera. Arratsalde erdian kalejiran ibiliko dira berriz, eta iluntzean mozorrotu egingo dira, frontoian izango den dantzaldian eta Domingo Unanue plazako disko-parrandan parte hartzeko. Bihar, danborrada Alkate jaun-andreek goizean hasiko dute bihar eguna, harrera egingo baitiete udaletxean. Mezaren ondoren, Ordiziako Martxa joko dute danbor eta upeltxo taldeek, eta handik, Plaza Nagusira joango dira haurren aurreskua ikustera. 20:00etan abiatuko da danborrada Buztuntza aldetik, eta herriko kale nagusiak zeharkatu ondoren, Plaza Nagusian bukatuko dute danborrada.

Goierriko Hitza

Haur eta gazteak festarako pronto

Bihar eguerdia ailegatzeko desiratzen egongo dira Ordiziako haurrak, egun bakarra geratzen baita beraientzat apropos prestatuko umeen asteburuari hasiera emateko. Uztail hasieraz geroztik ari dira danborradarako entseguetan parte hartzen horietako asko, eta beste asko haurren aurreskurako prestatzen. Ander Villarrek eta Ixone Kortak hartuko dute asteburuan Ordiziaren aginpidea alkatearen eskutik, eta bi egunez beraiena izango da herria. Bi egun horietako ekitaldi gehienak haurren katekesi taldeak antolatzen ditu. Gaur, hala ere, bada horren gazteak ez diren batzuk sustatutako ekitaldi bat. Emaneurre taldeak antolatutako V. Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira. A ligan, Guti eta Argaiz Otegitarren aurka ariko dira, eta B ligan, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi bikoek neurtuko dituzte indarrak. Ekitaldi berezia izango da, antolatzaileek sagardo upela jarriko dutelako hurbiltzen direnentzat, eta kaleketako txapelketa ere egingo dutelako. Kuadrillak eta mozorroak Arnasa hartzeko tarte handirik gabe ibiliko dira Ordiziako haurrak. Eguerdian txupinazioa bota orduko buruhandien aurretik korrika ibili beharko dute blusak soinean dituztela, eta bazkalondorenean euskaraokea eta herri kirolak dituzte. Bi kirol ekitaldi izango dira gero; haurren paleta txapelketaren finalak eta VIII. Xabi Aiestaran pala txapelketa herrikoiaren finalak. Kalejiran eta jolasean ibiliko dira kuadrilla txikiak iluntzera arte, baina gero mozorrotzera joan beharko dute, 22:00etan mozorro dantzaldia baitute pilotalekuan. Zezen-suzkoa aterako da gero, eta 23:30etik [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa