Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Konpartsaren 35. urteurrena ospatzeko, Legazpiko dantzariek herrira ekarritako dantzak eta pertsonaiak bildu dituzte. Goizeko festak arratsaldean ere izango du jarraipena.

Inauterien etorrerarekin bat eginez desfileak eta jaialdiak egin ohi dituzte Goierriko ikastetxeetan, kantuan eta dantzan. Beasaingo, Legazpiko, Ordiziako, Urretxu-Zumarragako eta Zaldibiako bideoak eta argazki bildumak dituzue ikusgai albiste barruan.

Ikastetxeen mozorro desfilearen ondoren plazan agertu dira, festak igandera arte luzatuko direla iragartzeko. Bihar gazteen eguna da, eta igandea, Sustraiak taldearen konpartsarena.

Eskolako txikienetatik helduenak arte egin dute inauterietako ospakizuna. Herrian desfilea egin ondoren, plazan bukatu dute kanta eta dantza.

Trikiti eta pandero joleek ireki dute desfilea. Ikastolan hasi eta geltokira, kalez kale ibili dira.

Haur Hezkuntzako haurrak atera dira lehenengo, eta Lehen Hezkuntzakoak gero.

Ostegun Gizeneko ohiko kalejira egin dute herriko erdigunean, eta dantza saioa eskaini dute plazan. Bihar da mozorro egun handia.

Beasainen larunbatean ospatuko dute inauteri herrikoia. Urtero bezala, Euskal Herriko zenbait lekutako inauterietako dantzak egingo dituzte.

Eguraldia ez da arazo izan adin ezberdinetako Ordiziako kuadrillak festei amaiera ematera irtetzeko. Plaza nagusian elkartu dira.

Aurtengoa, danborradaren 107. edizioa izango da .250 pertsona inguru aterako dira. Buztuntzatik 21:30ean abituko dira eta Plaza Nagusian amaituko da kalejira

Santa Ana jaiekin batera, musika eskaintza zabala antolatu dute Ordiziako gaztetxeak eta txosna batzordeak.

Duela lau urte berreskuratu zuten festa Astigarretako auzotarrek, San Gregorio ermita berritu eta gero. Igandean egun osoko festa izango dute.

Geltokietako festak jendetsuak izan dira. 300 lagun elkartu ziren larunbatean bazkaltzeko, eta kontzertuekin plazak bete egin dira.

Txamarretxeko festa ospatuko dute etzi. Artzain eta errekarderen auzo, eta hainbat pertsonaia ospetsuren sorlekua ere bada. Arrese jatetxea berriz irekitzeak hauspoa eman die antolatzaileei.

Ostiral gauean kontzertua egongo da, aspaldiko partez. Larunbatean txirrista erraldoia jarriko dute ikastolako aldapan eta Hesian taldeak joko du.

Arratsaldeko bostetan botako dute jaien hasierako suziria. Asteburuan, umeentzako ekitaldiak, mozorrotuen bazkaria eta musika izango dituzte.

Mutiloako jaietan, patata tortilla lehiaketa eta toka txapelketa egin dituzte, besteak beste; hauek izan dira irabazleak.

Santaisabelek aurrera darraite Zumarragan. Gaurkorako hamazazpi ekintza antolatu ditu udalak.