Udala

IKER ZUBELDIA. ZEGAMAKO ALKATEA

«Helburua beti herrigintzaren alde lan egitea izan da»

EH Bilduk lehenengo aldiz irabazi zituen udal hauteskundeak maiatzean, Zegaman. Iker Zubeldia, (Beasain, 1981) buru duen udal gobernuak, politikan baino, herriaren alde lan egitean jarrita ditu helburuak.

Josune Zarandona
IZARRA URDALLETA. SEGURAKO ALKATEA

«Herritarrek dituzten beharrei erantzuteko gai izatea da erronka»

Bigarren legegintzaldia du Izarra Urdalletak (Errezil, 1975) Segurako udal gobernuaren buru. Pertsonak ardatz hartuta, herritar guztien bizitzak hobetzeko lan egitea du helburu.

Josune Zarandona

Lazkaok 9,2 milioi euroko udal aurrekontua izango du 2024an

Inbertsioetarako 1,25 milioi izango dira, guztira. Zubizkitzako urbanizazioa, meandroa egokitzea eta jolas parkeak estaltzea dira aipagarrienak. EAJk alde eta EH Bilduk aurka bozkatu dute.

Aimar Maiz

Ur parkea kokatzeko bi lekuren artean aukeratu dezakete legazpiarrek

San Ignazio auzoko haur parkearen ondoa da bat, eta Juanastegi kalearen azpialdea bestea. Udalaren webgunean bozkatu behar da. ur parkea datorren urteko udarako prest egotea nahi dute

ADUR EZENARRO. ORDIZIAKO ALKATEA

«Pertsonak, herria eta ingurumena zaintzen dituen herria nahi dugu»

Bigarren legealdia da Adur Ezenarrorentzat (Ordizia, 1977) alkate bezala. 2030 plana dute bideorri. Next Generation laguntzetako proiektuak dira datozen bi urteetarako lehentasuna.

IÑAKI UGALDE. MUTILOAKO ALKATEA

«Herriak belaunaldi ezberdinen arteko sare bat sortu behar du»

Iñaki Ugaldek (Mutiloa, 1967) aurten bere zazpigarren aldia hasi du udalbatzarrean. Lehen lau urteetan, 1999tik 2003ra bitarte, zinegotzi izan zen, eta 2003. urtetik da alkate.

IÑAKI AGIRRE. LEGORRETAKO ALKATEA

«Etorkizunerako zaintza komunitatea sortzea da asmoa»

Lehen aldia du Iñaki Agirrek (Legorreta, 1983) alkate lanetan. Aurreko udal taldeak egindako lanari jarraika, zaintzan jarri dute fokua. Gimnasioa ere bada helburuetako bat.

Ibilgailuen matrikulak kontrolatzeko kamerak jarriko ditu Legazpiko Udalak

Urteko lehen erdian herrian izan diren lapurreten eta beste gertaera batzuen ondorioz hartutako neurria da. Azpikoetxen, Bikuña kiroldegian, Bellotako semaforoan eta Zorrotz lantegiaren parean ari dira jartzen. Urte amaieran martxan egongo dira.

Ordiziako Nagusilanek konpromisoak eskatu dizkie udalari eta herritarrei

2018. urteari begira Ordiziako Udalari hainbat konpromiso hartzeko eskatu diote Nagusilaneko kideek .Adinekoekin egiten duten lana bermatze aldera, boluntario bila dabiltza

Goierriko Hitza

Herritarren proposamenak jasoko dituzte Urretxuko aurrekontuak osatzeko

Urretxuko gobernu taldeak prentsaurrekoa eman du 2018ko aurrekontuen prestaketa prozesua aurkezteko. Aurrekontuak abenduaren 21eko osoko bilkura onartzea espero dute. Irailean hasi ziren aurrekontuak prestatzen eta, ordutik, teknikariekin eta gainontzeko alderdiekin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legorreta, papeletik digitalerako jauzia

[HERRIZ HERRI] Garai bakoitzera ondo egokitzen jakin izan duen herri txikia da Legorreta. 1902. urtean paper fabrika ireki zuten herrian, eta, gaur-gaurkoz, teknologia berrietan murgildu eta herritarrei zerbitzua emateko aplikazioa sortzen ari da udala.

Ariane Vierbücher

Sasieta: «Itsasoko herria gurekin dago eta aurrera egingo dugu»

Espainiako Gobernuak Itsasok udalerri izaera berreskuratzeko prozesuaren kontra egin du, eskumena berea dela esanda . Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki hori gaitzetsi du

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa