Finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatu da. Bilbon kantatuko du, abenduaren 5ean. Sarrerak salgai daude Interneten.


Maiatzaren 8an, igandearekin, gogoratuko dute Bizkaiko Bizkargi gainean 1936ko Gerrako borrokaldi latza, 85. urteurrenean. Bizikleta martxa bat antolatu dute Gabiriatik Larrabetzura, asteburu horretan.

Azken omenalditik hildako hamar lagunen omenez krabelin bana utzi dute senitartekoek Amiantoarenei eskulturaren oinean. 58 dira Beasaingo CAFen amiantoa erabiltzeagatik hildakoak. "Zifra izugarria da", diote

Gaur eta bihar gauean Zumarragatik Legazpira joateko autobusa jarri Lurraldebusek. Herri barruan, Junetorrik areagotu egin du maiztasuna.

Afizionatu mailako proba beteranoa egingo dute bihar goizean, festen bueltan. Partaidetza handia espero dute.

Adifek obren oinarrizko proiektua idazteko lizitazioa egin du; 514.855 eurokoa da. Herritarren eskaera historikoa da, tren geltokia herrigunera gerturatzea

Udal agintariek udalbatza honen lehenengo soka-dantza egin dute, herritarren aurrean. Euripean jardun dira dantzan. San Prudentzio eguna ospatzen ari dira gaur Lazkaon.

Enirio-Aralar Mankomunitateko larre komunak irekiko dituzte igandean, baina Aralarko Abeltzainek, ENBA-k eta EHNE-k jakinarazi dute ez dutela "maskarada" horretan parte hartuko.

Arkeolan Fundazioaren babesarekin kaleratutako liburua asteartean aurkeztu zuten Legazpiko Kultur Etxean. Salgai dago 30 euroan Apatxo eta Hizkuntza liburu dendetan, Otsaurteko Bentan, Segurako Turismo Bulegoan eta Goierriko Hitzaren Beasaingo bulegoan.

ETBko Teknopolis saiokoak Aralarren izan dira. Josean Mujika EHUko arkeologoak lagunduta, Aralarren sorreraz eta historiaz hitz egin dute, eta bertan dauden hainbat ...

Astelehenean Pazko Bigarreneko Jaia ospatu zuten Antion. Urteroko moduan, haurrentzako jolasak, txokolatada, herri kirolak eta erromeria egon ziren. Protagonista nagusia Arkaitz Jauregi aizkolaria izan zen: Jabier Aranberri Elorriagak 1995ean egindako

Artzaintzari lotuta bizi izan dira haurrak zirenetik Iker Sukia lazkaotarra eta Aiora Goikoetxea ataundarra, eta familia proiektuari jarraipena emateko gogotsu daude bi artzain gazteak.

Artzain Eguna egingo da gaur Ordizian. Bi mila ardi buruk zeharkatuko dute Kale Nagusia. Idiazabal Gaztaren sasoia irekitzeaz gain, erregulartasun sariak ere banatuko dituzte

Maiatzaren 3an jasoko dute. Hamar hautagaitza aurkeztu dira aurtengo Olaria sarietara

Oso gaztetan hasi zen idazten Tere Irastortza. Geroztik, ibilbide oparoa egin du zaldibiarrak, bai poesian eta baita irakaskuntzan ere. Adinak ematen dion ikuspegitik, bere ibilbidearen eta idaztearen inguruko gogoeta egin du.



