Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Iragan larunbatean ospatu zen Ordiziako Gaztetxearen 35. urteurren festan gizon batek emakume bati eraso sexista egin izan salatu dute. Elkarretaratzea deitu dute ostiralerako, Ordiziako Plaza Nagusian.

Barnealdeko turismoa bultzatzeko estrategiaren baitan kokatu du bisita. Mirandaolako burdinolan eta Txillida Lantokian izan da.

Ordiziako Udalak 18 eta 35 urte bitartekoentzat laguntzak bideratu nahi ditu, etxebizitza alokatzeko duten arazoengatik. Kontsulta publikoa martxan dago abenduaren 10a arte

Euskararen akademian euskaltzain laguntzaile bezala sartuko dira legazpiarra eta legorretarra. Itziar Idiazabal, Xabier Mendiguren eta Josu Zabaleta, berriz, ohorezko izendatu ditu

Aho batez onartu dute Eguneko Zentroaren kudeaketa GSR kooperatibari esleitzea. Bi urte izango ditu kontratuak, baina beste bi urtez luzatu daiteke. Mozioa ez dute onartu

Zaindariaren egunarekin bukatu dira Ormaiztegiko San Andres jaiak. Meza, herri kirolak eta umeentzako saioak izan dituzte azken egunean.

Kutsatze mailak eta ospitaleen eta ZIU gelen okupazioak gora egin duela ikusita hartu dute erabakia. Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpenaren zain daude, neurria indarrean jartzeko.

Mikel Alvarez Sarriegi beasaindarrak Agustin Zubikarai Nobela beka irabazi du 'Euskalia' proiektuarekin. Urtebeteko epea izango du eleberria bukatzeko.

Moto GP pilotu profesionala izan nahi du Xabi Zurutuzak (Legazpi, 2006). Egina du dagoeneko bidearen zati handi bat. Sei urte zituenean ...

Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz elkarteko lehendakaria da Iñaki Telleria (Itsasondo, 1974). Izenak dioen bezala bi gurpilen kirola indartzea dute helburu. Txirrindu eskola ...

Metalgintzaren batasuna irudikatu du Goierri Valley elkarteak bailara behean, marka bezala. Bertan harremanak, jakintza eta teknologia partekatu, eta kanpora nazioartekotze estrategia ...

Goierri garaiko Berdintasun arloa eta Urretxuko Udala Santa Anastasia jaiak denonak (emakumezkoenak eta gizonezkoenak) direla aldarrikatuko duen lema baten bila ari dira. Lelo hau festetako ekintza ezberdinetan erabiliko da. Proposamenen

Aldameneko eraikina ere berritu egingo dutela aurreratu du.

Errekabarrena auzoan dago eta Ezkio, Itsaso zein Gabiriako bizilagunei zerbitzua emango die



