Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Zumarragan jokatutako finalean, Irurtzungo taldea izan da txapeldun, Lemoakoari irabazita. Antonio Elizondo eta Jose Antonio Aldama omendu dituzte.

Lazkao Txikiren omenez eta euskararen alde horma-irudia egiteko proiektua babestu eta lagundu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Emenaurre taldeak.

Italiako MTA Junior Team taldearekin egindo du denboraldi berria. Aurtengoan European Talent Cup ari da egiten, eta amaitzeko hilaren 21eko lasterketa bakarrik geratzen zaio. Txapelketa irabazteko aukerak ditu pilotu legazpiarrak.

Azken asteetako goranzko joerari eutsi diote datuek, eta astebetean beste 134 positibo atzeman dituzte eskualdean. Kasurik gehien Zumarragan, Zegaman eta Olaberrian agertu dira, hurrenez hurren.

Langileen eskakizunei Goxarak eta Beasaingo Udalak entzungor egiten dietela presioa handitzea erabaki dute

Jentilen Etorrera kale antzezpenak 40 urte egin dituela-eta, ibilbide luze horren errepasoa egin dute Auzoeta kiroldegian eskainitako antzerki saioan. Aurretik, kristauek harrera egin diete jentilei eta sorginei San Martingo plazan.

Herriko txistulariek eta trikitilariek lagunduta, Sustraiak dantza taldeko kideak eta hainbat herritarrak kalez kale ibili dira goizean dantzarekin bazterrak alaitzen. 20:00etan amaituko da dantza festa.

Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia asteak 33. edizioa du aurten. Ederrena pilotalekuan dago zabalik feria, bihar iluntzera arte

Euskal Herrian, gaur egun ezagutzen ditugun baserriak eraikitzen uste baino 50 bat urte lehenago hasi ziren. Ondorio horretara iritsi dira Arkeolan fundazioko dendrokronologia ...

Kalegorrian musika zikloaren bosgarren edizioa bihar hasiko da. Aurten hiru jaialdi egongo dira, datozen hiru asteburuetan. Lehenengoa gaztetxean izango da eta beste biak Santa Barbaran. Hilaren 18koa egun osokoa izango



