Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Anjela Kerexetaren erraldoiak lehen kalejira egin zuen ostiralean eta ondoren aurkezpen ekitaldia egin zuen: 144 urteren ondoren, Joxe Mari Iparragirrek eta Anjelak berriro elkarrekin dantza egin zuten.

Urritik abendura bitarteko tailerren egitarauan atal bat gorde dute emakume horientzat. Tailerrak dohainik dira, baina izena eman behar da. Talde finkoak ere biltzen dira astero

Kilometroak jaialdiaren historia laburbiltzen duen erakusketa ibiltaria Igartzako Monumentu Multzoa izango da ikusgai, ostiralera arte.

Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastoletako ordezkariak Diputatu Nagusiarekin elkartu dira gaur, Donostian. "Euskararen biziberritze prozesuari indar betez bultzada berri bat emateko unea" dela azaldu du Olanok.

Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, Howdy Bluegrass, Maddi Otamendi eta Dj Monkey Man ekarriko ditu Ekirock ekimenaren aurkezpenak Itsasondora.

Beheranzko joeran jarraitu dute datuek nahiz intzidentzia tasak asteburuan ere. Bost kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera, Lazkaon, Urretxun eta Zegaman.

Italiako Klasikoa "azken lasterketa" izango duela eta txirrindularitza profesionala uztera doala iragarri du lazkaotarrak, 12 urteko ibilbidearen ondoren.

Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren 27. Azoka ospatu dute Zerainen

Jeltzaleek eta sozialistek alde batetik eta EH Bilduk bestetik, Itsasoren herri izaera defendatu eta Espainiako Gobernuaren jarrera salatzen duten ebazpenak aurkeztu dituzte Batzar Nagusietan.

Azokan egingo dute larunbatean 10:00etatik 20:00etara

Xabier Zaldua (Zumarraga, 1977) aizkolariak Luis Mari Txapartegirekin apustua jokatuko du igande honetan, 12:00etan, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Bere burua indartsu ikusten du. Nola ikusten duzu igandeko apustua? Apustuak beti dira

Martxoko Feria ospatu dute gaur arratsaldean Urretxun. Herriko eta inguruko herrietako baserritarrak Gernikako Arbola plazan elkartu dira. Elkarrekin hitz egiteko aukera eduki dute eta hainbat zozketatan parte hartu dute. Bertatik Bertara


Behin betiko erabakia martxoaren 29ko osoko bilkuran hartuko dute



