Aitor Garmendia ekintzaile lazkaotarrak garaturiko proiektuak 6.000 euroko saria jaso du. Berrikuntzaren saria, berriz, Fundiciones de Estanda enpresarentzat izan da, eta Gizarte inklusioaren saria, azkenik, Benda Aquino Nails zentroak irabazi du. Goiekin egin dute sari banaketa.


Ordiziako Udalak haur jaioberriei Ordizia den komunitatera ongi etorria emango die, zapi urdinak banatuta. Larunbatean egingo dute ekitaldia, Ordiziako Plaza Nagusian.

Herriko bost musika taldek joko dute, 19:00etatik aurrera: Billy Club;, Insanos, Laulore, Nare eta Nolanahi.

Apiriletik hona ez da horrenbeste positiborik izan egun bakarrean. Zumarraga ere eremu gorrira pasa da; Beasainen eta Ordizian ere goraka jarraitzen dute datuek.

Bihar arratsaldean zabalduko dute Legorretan eraiki berri duten Xendapedalak bizikleta parkea. Aurrerapen moduan, hainbat ziklista eta herritarren partehartzearekin egindako bideoa zabaldu dute.

Ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 30era arte iraungo dute 3 eta 11 urte bitartekoentzako Zegamako udaleku irekiek. Gaur Sobrongo abentura parkera joango dira gaztelekuko nerabeak

Ordiziako Udalak 88.000 euro emango ditu diru laguntzetan. Ostalaritzari, talde zerbitzuak ematen dituzten akademiei eta bidaia agentziei laguntzea da helburua

Legazpiko kaleko kultur egitarauaren barruan, antzerkiaren txanda izango da. Haztegi ikastolako patioan egingo dute ikuskizuna.

Urretxuko eta Zumarragako 39 dendak parte hartuko dute. Produktuak denden aurrean erakutsiko dituzte. Elkartekoak ez direnek ere parte hartuko dute

Iñigo Arrese (Beasain, 1964) Beasain kirol elkarteko lehendakaria eta Goierri Gorri nesken futbol taldeko lehendakari ordea da. Goierrin nesken futbola egonkortzeko ...

Zegamako kultur etxea 'Jabier Otaegi kultur etxea' izendatu dute

Sarah J. Turtle (Croydon, Inglaterra, 1952) Ezkioko muino batean bizi da. Itzultzailea da. Egunero ateratzen da paseatzera. Etxean lan egiten du. ...

Gaur arratsaldean Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte Urretxuko Labeaga aretoan. Lehiaketa honetara emakumearen ahalduntzea helburu duten lanak aurkezten dituzte. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartu dute. Bi

Odola ematea ekintza librea, borondatezkoa, doakoa, anonimoa, elkartasunezkoa eta arduratsua da. Librea, norberak erabakitzen duelako ematea. Borondatezkoa, norberak erabakitzen duelako noiz eman, ...



