Azaroaren 20tik 30era luzatuko dira aurten jaiak, bi asteburutan banatuta. Lehenengo asteburuan eleganteen eta haurren egunak, nabarmentzekoak.


Herritarren energia kooperatibak, Ekiolak deiturikoak, energia trantsiziorako aukera bat bezala aurkeztu ditu Ignacio Asensio Aldundiko diputatuak. Goierri beheko udal ordezkariekin, Goieki Garapen Agentziaren egoitzan egin den bileran aurkeztu dute kooperatiben proiektua.

Bihar gauean jarriko dute arkua, 22:00etan hasita. Lanek irauten duten bitartean errpidea itxita egongo da, bi noranzkoetan

Osasun Sailaren arabera bi positibo atzeman dituzte atzotik Goierri osoan. Beasainen eta Ordizian daude kasu bana.

2019ko irailean Solkie dantza taldea sortu zuten Zerainen. Dena den, koronabirusa dela eta, orain arte ezin izan dute emanaldirik egin. Atzo izan zuten lehenengoa, udako solstizioa ospatzeko jaialdian.

Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatutako aire libreko pintura lehiaketan 19 lagunek parte hartu dute. Sari nagusia Juan Jose Altuna bergararrak jaso du.

Film emanaldiak, erakusketak eta mobilizazioak antolatu dituzte. Erronkak baita ere: etxerako bidea irudikatzen duten argazkiak jasoko dituzte

Gipuzkoako 23 sagardogile lehiatu dira aurten. Txapeldun nagusia urrezko kalifikazioan Altzueta sagardoetxea izan da.

"Autobus elektrikoen orain arteko proiekturik handiena" dela adierazi du Irizar e-mobilityk ohar baten bidez. Datorren urteko azken seihilekoan sartuko dira zerbitzuan.

Goierriko Trail Kopa antolatu dute aurten lehenengo aldiz, inguruko mendi lasterketetan goierritarren parte-hartzea areagotzeko helburuarekin. Lau mendi lasterketak osatu dute kopa: ...
