Albisteak

2021erako 540.000 euroko aurrekontua onartu du Mutiloako Udalak

Otsailaren 20an herritarrei aurkeztu eta joan den asteazkenean onartu zuten. Proiektu nagusia Errotatxoko obren 3. fasea egitea izango da. Mendi publikoan ere inbertsioak egingo dituzte

Zumadiko aparkalekuko akordioa beste bost urtetarako berritu dute, gutxienez

Aurten amaitzen zen duela hamar urteko akordioa. Udalak eta garraiolariek bost urtetarako berritu dute hitzarmena, beste bost urte gehitzeko aukerarekin. Beharrezkoa dela aipatu dute

K. Garralda Zubimendi

Jasangarritasun Batzordea eratzea onartu du udalbatzak, aho batez

Ordiziako Udalbatzako talde guztien artean adostu dute Jasangarritasun Batzorde berriaren arautegia. Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala ere onartu dute

744 orduko martxoaren 8a

Martxoaren 8ko egitaraua hilabete guztira zabaldu dute Beasainen. Hiru ardatz izango dituzte ekintzek: memoria historikoa, identitatea eta ahalduntzea

KORONABIRUSA

Beste 29 kasu agertu dira Goierrin

Gora egin dute berriz ere koronabirusaren datuek, eta beste 29 positiboren berri eman du gaur Osasun Sailak. Beasainen, Urretxun eta Lazkaon daude gehienak.

Errigoraren udaberriko kanpainako eskaerak, martxoaren 4tik 24ra

Ostegunean hasiko da Errigora egitasmoaren 'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura' kanpaina. Oliba olio birjinaz gain, pasta, arroza eta kontserbak ere eska daitezke.

Beasaingo Udalak itxialdiko kalteak arintzeko laguntzak onartu ditu

Udalak 150.000 euro jarriko ditu; ostalaritza establezimendu bakoitzeko, gehienez, 3.000 euro. EH Bilduk aurka bozkatu du, nahikoak ez direla iritzita. EAJk eta PSE-EEk, alde

K. Garralda Zubimendi

Kultura ez profesionala aktibatzeko eskaera

Urretxu eta Zumarragako Musika Taldeen Mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin dute asteburuan, kultura segurua dela aldarrikatzeko.

Zubizarreta ataundarra eta Urbieta-Erasun, Goñi txapelketako lehen finalistak

Atzo Goñiren omenezko pilota txapelketako finalerdietako lehen partidak jokatu zituzten Beloki pilotalekuan. Iraitz Zubizarreta ataundarrak lau t’erdiko finala jokatuko du, Alberdiri 22 eta 15 irabazi ondoren. Binakako partidan, Urbieta eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gazteen etorkizuna

Martxoaren 11n Goierriko gazteen bigarren batzarra egingo dute Beasaingo Gure Esku Dagoren Elkargunean. Erabakitzeko eskubidearen garatze bidean gazteak ere protagonista izan ...

Goierriko Hitza

Ostiralean Beltxa Benation taldearen kontzertua Legazpiko Karibe Zaharrean

Afrikako kultura ezagutzera ematen saiatzen dira, musikaren bitartez. 19:30ean hasiko da kontzertua.

Maialen Igartua

Emakumeen topaketak, Ordizian

Hainbat elkarteko kideak inguratu dira solasaldira

Goierriko Hitza

Jarrera egokiak bermatzeko lehiaketa martxan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen sailak, Gipuzkoako hainbat gazteleku eta nerabeentzako zerbitzu eta udalekin elkarlanean jarri du martxan Instant1ean ...

Goierriko Hitza

Udalen esker ona Mairi elkarteari

Mairi emakume elkarteak 25 urte bete ditu eta Urretxu eta Zumarragako udalek ekitaldi instituzional bat antolatu dute urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko. Ekitaldia Zumarragako udaletxean izan da eta bi

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa