Albisteak

Mindaren erabilera mugatuko du Espainiako Gobernuak

Nekazariek ezingo dute minda kanoien edo abanikoen bidez zabaldu, dekretu berri baten arabera. ENBA nekazarien sindikatuak erabakiaren aurkako alegazioa aurkeztu du.

Independienteren aurka hasiko du liga Ampo Ordiziak

Altamira zelaian jokatuko dute, igandean, 12:00etan. Zaletuek partida ikusi ahalko dute neurriak betez. Ohorezko Mailako liga aldaketekin jokatuko da aurten

Atzegi, ibilbide luzeari aitortza

Sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du elkarteak Legazpin. Orain dela 60 urte sortu zenetik bidelagun izandakoak omendu nahi ditu. Beasainen, hilaren 29an

Beasaingo kuadrillek eta familiek ere Euskaraldian izena eman dezakete

Harremanik gehienak lagun artean eta familian ematen direnez, taldeak Euskaraldian izena ematera animatu dituzte. Izen ematea erritmo onean doa. Hilabete falta da Euskaraldia hasteko

K. Garralda Zubimendi

Mugikortasuna mugatuko dute Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan

Eusko Jaurlaritzak Euskadi osorako neurriak ezarri ditu, eta mugikortasuna are gehiago mugatu du 25 udalerritan. Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarragatik ez sartu eta haietatik ez irteteko gomendatu dute, "osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik gertatzen diren joan-etorrietarako izan ezik, bai eta lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendekoak diren pertsonei eta hiriei laguntzeagatik edo ezinbesteko kausagatik egiten diren joan-etorrietarako izan ezik".

Beasainen ere baheketa egingo dute

Beasaingo osasun-eremuan bizi diren 13 eta 40 urte bitarteko guztiei egin diete deialdia. 943 02 77 00 edo 900 20 30 50 zenbakietara deitu behar da hitzordua eskatzeko

KORONABIRUSA

Igoera handia gaur Goierrin, 85 kasu berrirekin

Osasun Sailaren arabera, 85 positibo kasu gehiago agertu dira Goierrin. Dagoeneko sei herri daude eremu gorrian, Lazkao eta Legazpi ere sartu baitira.

Bertso erromeria egingo dute larunbatean Igartzatik Arriaranera artean

Igartzako zubitik 11:30ean hasita, Arriaranera iritsi bitartean, bost geldiune eta bertsoaldi egingo dituzte Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariek.

Aurtengo turismo datuak hobetzea "oso zaila" izango dela nabarmendu du Goiturrek

Goierri beheko turismo bulegoetatik 12.686 pertsona igaro dira aurten uztail eta abuztuan, iaz baino %4 gehiago; alojamenduen okupazioa %14,8 igo da abuztuan

Iñaki Gurrutxaga

Kizkitzara egun pasa antolatu du Beasaingo gaztetxeak larunbaterako

Hamaikagarren urteurrena ospatzeko batzar berezia, bazkaria, kontzertua eta akelarrea antolatu dituzte bertan.

Goierriko Hitza

Beasaingo Udalak sei langile kontratatuko ditu aldi baterako

Beasaingo Udalak langabezian dauden herritarrentzat, sei lanpostu eskaintzen ditu, sei hilabeterako, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzuak tokiko enplegua sustatzeko programaren barruan.Baserrietako eurien ur sareak egokitzeko hiru peoi kontratatuko d...

L.Agirre

«Lanean pasioa sentitu behar da, arima hor utzi»

Eskulturgile legazpiarrak bere ibilbideko hirugarren erakusketa jarriko du Ordizian. Azken lau urteetan zeramika eta altzairua erabiliz egindako lanak bildu ditu ‘Lorratzak’ erakusketan.

Goierriko Hitza

Idiazabalen Garagardo Festa egingo du areto futboleko taldeak, bihartik igandera

Areto futboleko taldeak antolatu du, hamahirugarren urtez. Hemezortzi garagardo probatzeko aukera izango da, baita alkoholik gabekoa ere. Jatekoa ere eskainiko dute.

Maialen Igartua
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa