Albisteak

Nomadak, bide bazterrean geldi

'Circo Italiano' konpainiako kideak Beasainen harrapatu ditu koronabirusak eragindako geldialdiak. Zirkuarekin hara eta hona ibiltzen dira, baina bi hilabete daramate geldirik.

K. garralda zubimendi

Langilerik gabe, lan gutxi Goierriko hoteletan

Obretako edo inguruko enpresetako langileak dira hoteletako bezeroak egunotan. Mugimendua murriztuta, lan gutxi dute, baina aparteko garbiketa neurriak ere hartu behar dituzte koronabirusagatik.

«Bizi erritmoa aldatu ezean aldian aldian sustoren bat eramango dugu»

Guillermo Quindos Mikrobiologian Katedraduna da eta Lemniskatak antolatutako online hitzaldietan ariko da bihar. Galderak bidali daitezke elkartearen posta elektronikora

K. Garralda Zubimendi

Udalak 400.000 euro bideratuko ditu merkataritza eta ostalaritza suspertzeko

Tokiko merkaritza eta ostalaritza suspertzeko 400.000 euroko poltsa aurreikusi du Ordiziako udalak. Caritasi eta Gurutze Gorriari 2.000 euro bideratuko dizkiete

Azken notarako eskuliburu bila

Hezkuntza sistemako goren mailak ikastetxeetara itzultzeko asmo zehaztugabeak buruhauste ugari piztu ditu ikastetxeen eta gurasoen artean. Astebete atzeratu du jaurlaritzak, maiatzaren 25era

Goierriko adinekoen egoitzetan ez dago jada positibo kasurik

Beasaingo Arangoiti egoitzak duela bi aste jakinarazi zuen egoiliar guztiak sendatu zirela. Orain, beste horrenbeste egin dute Ordiziako San Josen eta Zumarragako Argixao egoitzek ere.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren edizio birtuala

Gaurtik hilaren 24ra bitarte mendi maratoiaren 42 kilometroak osatzeko aukera izango da. Parte hartzeko ekintza horretarako sortutako webgunean eman behar da izena, eta egunero egiten diren kilometroak igo. Erronka osatzen dutenek finisher diploma pertsonalizatua jasoko dute, eta 2021eko ediziorako dortsal baten zozketan sartuko dira.

Goierriko Hitza

Mariano Garmendia legorretarra White Lines telesailean agertuko da

Netflix plataformak eskainiko du White Line telesaila bihartik aurrera. Garmendiak "esperientzia zoragarria" izan dela dio.

Aske gelditu da Mikel Korta

18/98 sumarioan zigortua izan zen; 2007. urtetik zegoen espetxean

Janire Arrondo

Bide berrien bila

Haztea eta zabaltzea oinarri duen sistema ekonomikoa izanda, kapitalismoak herrialde okupatuetako herritarrek migraziora jotzea ekarri du. Immigrazioari begirada sozio-ekonomikoa bota dio Miren Etxezarreta ekonomialariak. Bizimodu hobea zuten jomuga Ameriketara joan ziren poloniarrek, italiarrek nahiz euskaldunek. Ogibidea behar zuten, lana. Itsasoz bestaldera joan behar izan zuen herrialdea izatetik, migranteak jasotzen dituena izatera pasa da Euskal Herria. Agerian dauden elementuez harago, migrazioen fenomenoa sozioekonomiaren ikuspegitik aztertu du Miren Etxezarreta ekonomialariak. Ordiziarra da jaiotzez Etxeberria, baina ia 40 urte daramatza Bartzelonan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Katedradun emeritua da Ekonomia Aplikatuan. Hain justu ere, Kapitalismoa eta immigrazioa: begirada sozio-ekonomikoa hitzaldia egingo du Ordiziako Barrena kultur etxean datorren ostegunean, azaroaren 6an,  18:00etan. Migranteen gaineko zurrumurruak geldiarazi eta aniztasunaren onarpena bultzatzea xede duen ZurrumurruEz! egitasmoaren barruko hitzaldia da. Migrazioen kausez, herrialde hartzaileetan dituen ondorioez eta herritarren jarreraz aritu da Etxezarreta GoiBerrirekin. Hazi eta zabaltzea beharrezko duen sistema ekonomikoa da kapitalismoa. Gero eta eremu gehiago bereganatzearekin batera, eskulana merkantzia gisa erabiltzen du irabaziak lortzeko azken helburuarekin. Herrialde gehiago okupatzen joan den heinean, bertako herritarrak aukerarik gabe gelditu dira, migratzea besterik. Aldaerarik okerrenean Migrazioa kapitalismoa baino lehenagoko fenomenoa da; historikoki batera eta bestera ibili izan da gizakia. Bizimodu bila, eta gerrarengadik edo gosearengandik ihesi. Garai bakoitzean pertsonen mugimenduek ezaugarri [...]

Janire Arrondo

Gabiria 2 taldea Atera txapelketako finalera pasa da

Seguran jokatu zen lehen finalaurrekoa, larunbatean; datorren larunbatean erabakiko da bigarren finalista, Urretxuko Motz tabernan

Maialen Igartua

Txerri Azoka jendetsua Mutiloan, euria egin arren

Frontoia jendez bete zen, eta ilara luzeak egin ziren bertan erretako txerriaren pintxoak hartzeko

Maialen Igartua

26+2: Ordiziako gaztetxe berriaren lehen astea

Kontzertuak eta manifestazioa antolatu dituzte gaur arratsalderako eta gauerako

Goierriko Hitza

Zintzela pintzela bihurtua

Zeraingo meategi barrutitik gora joanda dago Oa mendia. Gain ederra da, Aizkorriko mendizerraren erpin batean. Harri lekua izanik —Harripilata ere deitzen zaio—, harrobi eta hargintza lanak garrantzi handia izan zuten, antzina, eremu horretan. Oako harri mota oso estimatua eta erabilia izan zen eraikuntzan. Historiaurretik, esan beharko da; tumulu edo harrespila bat ere badago eta. Josetxo Zufiaurre Goia etnografoak ikusiak ditu hango hargintza aztarnak. «Harri klase bat dago, hareharria, gorrixka. Baina marmolaren antzeko beta bat dauka, ilunagoa. Oso ona da lantzeko, eta polita gelditzen da. Zeraingo elizaren kanpandorrea hango harriarekin eginda dago, eta inguruko herri batzuetakoa ere bai», azaldu du Josetxo Zufiaurrek. Harria egonik, baina, harginak ateratzeko paraje ezin hobea ere izan zen Zerain. Aizpeko auzoko baserri ugarietatik mutil gazte asko joan zen lanbidea ikastera. «Ingurua dena baserriz beteta dago. Han lanean aritzen ziren harginak baserri horietan egongo ziren, apopilo-edo, bat baino gehiago». Haiei segika, eta «familia luzeak» zirenez, neguan batik bat lana gutxitutakoan mutil gazteak Oamendira igotzen ziren, hargintzan ikastera. Bi osagai horiek batuta, Zerainek ospea hartu zuen eraikuntza munduan. «Batetik, harri hori polita zelako; eta, bestetik, hargintzan ikasitako asko zeudelako», dio Zufiaurrek. Harginak esportatu   Herrietan elizak berritzeko urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeak izan ziren, dirua bazegoelako. Ordura [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa