San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Erantzun Plana diseinatuko du udalak. Internet bidezko salmenta zabaltzeko eta kalean kultura jarduera ugaritzeko ekimenak ere aurreikusi ditu. Tasak ez kobratzea da beste laguntza-ildo bat.

Goierrin ez dago positibo kasu berririk Osasun Sailaren arabera. Zumarragako ospitalean sendagiri berri bat eman dute, eta lau lagun daude orain zaintzapean.

Herritarrentzako harrera gunea bihar zabalduko dute. Aldez aurretik txanda eskatu behar da.

Konfinamendua arintzeko lehen fasea hastearekin batera, Goierriko hainbat tabernak terrazak zabaldu dituzte. Zalantza asko izan dituzte gehienek, jende kopurua mugatu izanak eta hartu beharreko neurriek eraginda. Askok ez dute errentagarritasunik ikusten.

Ordiziako Domingo Unanuen Alonso anaiek urte luzez izan duten fruta eta barazki denda Sustrai fruta denda da atzoz geroztik. Legazpiko Vesga familiak hartu du

Alarma Egoerako lehen asteetako «eromena» gaindituta, harategiak itzuli dira martxa normalago batera. Telefono bidezko eskariak ugaritu zaizkie itxialdian.

Konfinamendua arintzeko lehen faserarekin, 18 baserritarrek Plaza Nagusian jarriko dituzte postuak, eta beste bik inguruan. Beste 13 saltzaile frontoian izango dira, eta fruta, kontserba eta txerriki sailtzaileak Zuhaiztian.

Lehen fasean sartuta, terrazak irekitzeko aukera izan dute hainbat tabernarik, neurriak ezarrita. Bezeroak ezingo dira tabernara sartu, eta zerbitzatzen duten bakoitzean garbitu beharko dute eremua. Komuna kasu berezietan soilik erabili ahal izango da.

‘Biderkatu euskara mintzalagunen magiarekin’ lelopean garatuko da aurtengo kanpaina

'Hazparneko anderea' antzezlanaz eta bere ibilbide profesionalaz hitz egingo du

Gauerdian atxilotu dituzte laurak, eta horietatik hiru adin txikikoak dira

Udazkena eta hego haizea eskutik lotuta doaz, baita hego haizea eta hegaztien migrazioa ere. Iparraldeko herrialdeetatik hegoaldeko herrialdeetara negua pasatzeko janari bila joaten diren hegaztiek eskaintzen duten hegaldien ikuskizunaz gozatzeko aukera dago egunotan. Aste honetan milaka eta milaka hegazti ari da pasatzen Goierriko zerutik. Dena den, hegazti guztiek ezin izango dute bizileku berrira iritsi, Goierriko ehiztariek prest baitituzte eskopetak eta kartutxoak.