Albisteak

Goierriko salaketa mosaikoan eta lapiko jotzea

Goierriko koordinadore feministak antolatu du. Argazkia telefonoz bidali behar da igandea baino lehen. Lapiko jotzea gaur da, 19:00etan.

Koronabirus kasu berri bat atzeman dute, Urretxun

Covid19ak ez du oraindik tregoarik ematen. Urretxun agertu da azkeneko kasua eta Goierrin 301 dira guztira. Ospitalean zazpi lagunek jarraitzen dute zaintzapean.

Oxigenoa, altxor preziatu hori

Olaberrian Nippon Gases konpainiak duen lantegia da Osakidetzako ospitaletarako oxigeno hornitzaile nagusietako bat. Koronabirusaren krisiaren ondorioz, eskaera asko handitu da.

t. madinabeitia

Osasunagatik, segurtasunarekin

Optikak osasun arloari lotuta daudenez jarduerarekin jarraitu ahal izan dute baina modu oso murriztuan hasieran batez ere. Oraintxe, larrialdiak artatzen bakarrik ez, beste zerbitzu batzuk ere ematen ari dira.

ariane vierbücher

Merkatariak borrokarako pronto

Koronabirusak eragindako krisi hau bereziki pairatzen ari den sektore bat bada, hori merkatariena eta ostalariena da. Kolpe latza jaso dute, baina altxatu egin dira eta borrokarako pronto daude berriro.

Mozorro festa Beasainen, Etxealditik Euskaraldira egitasmoa amaitzeko

Maiatzaren 10era arte, taldeka edo banaka mozorrotzeko deia egin du Aittu Euskara Elkarteak.

Mirandaolako gertaeraren 400. urteurrenean egindako ekitaldia gogoratu dute dokumental batekin

Josean Larrea legazpiarrak filmatu zuen ekitaldia, eta 40 urte betetzen direla gogoratzeko dokumentala osatu du. Latxartegi aretoan ezin duenez aurkeztu, internetez zahaldu du.

Batxilergoko eta DBHko azken mailetako ikasleak maiatzaren 18an itzuliko dira eskoletara

Batxilergoko 2. mailako, Goi Mailako Lanbide Heziketako 1. eta 2. mailako eta Oinarrizko eta Erdi mailako Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleak maiatzaren 18an itzuliko dira. Gainontzekoak hilaren 25ean.

Ostiraletik aurrera Masacciren txotxongiloak ikusgai egongo dira Zelai Ariztin

Laugarren aldia da Corrado Masacci txotxongilo egileak (Ravenna, Italia, 1959) geldialdia egiten duela Zumarragan. Etzi erakusketa inauguratuko du Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Igelak erakutsiko ditu oraingoan, gisa guztietako

The post Ostiraletik aurrera Masacciren txotxongiloak ikusgai egongo dira Zelai Ariztin appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ahotsarekin telebistara

Goierriko Hitza

Igandean hasiko da Udazkeneko Musika Zikloa

Igandean hasiko da Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloa, Arrasateko Txorbela otxotearen kontzertuarekin. Azaroaren 2an AEBtako Portland State University-ko abesbatzak abestuko du eta azaroaren 9an Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak. Kontzertu guztiak

The post Igandean hasiko da Udazkeneko Musika Zikloa appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Peru, Otsoa eta Tubby The Tuba

Andoni Salamero poeta  ipuin bat kontatzen hasi da, Peru eta otsoaren ipuina. Ahotsarekin ari da, baina eskuekin eta imintziorekin ere laguntzen da. Salamerok Zumarragako Musika Bandako musikariak bidelagun izango ditu

The post Peru, Otsoa eta Tubby The Tuba appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa