San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Argazkia elkarteko kideek atera dituzte. Erakusketa martxoaren 1a arte egongo da zabalik, Juan de Lizarazu aretoan. Karmakros antzerki taldeak jendea behar du

Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeak asteburuan ekingo dio errepideko denboraldiari. Aurten 22 txirrindulari dira lehen taldean, eta gaztetxoetan ere kopuruak gora egin du.

Igande iluntzera arte luzatuko diren jaiak Doinua musika eskolako ikasle eta irakasleen kalejira alai eta koloretsuarekin hasi dira. Bihar arratsaldean haurrek mozorro desfilea egingo dute, eta Lintx etorriko da inauteriei hasiera ofiziala emateko.

Maiatzaren 22an eta 24an izango dira hiru probak. Argitaratu dituzte jada dortsala lortu dutenen zerrendak. Bihar, 18:00etan, gainontzeko korrikalarien artean 225 dortsal zozkatuko dituzte

Nathalia Heim artista argentinarrak Goierriko 18 emakumeri egindako argazkiak ikus daitezke. Heimek emakumeek beraien lurraldearekin duten lotura aztertu zuen

Emakumea Pilotari ekimenak antolatutako binakako txapelketan, Mendizabal zaldibiarrak eta Arrieta azkoitiarrak jantzi dute txapela 1. mailan.

Irizarren zero emisioko 10 autobus elektriko aste honetan hasi dira martxan Madrilen. Lehendik ere, Irizar i2e modeloko beste 15 egin zituzten Espainiako hiribururako.

Lanak 2020ko martxoaren 29rako gaueko 24:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak 2020ko apirilaren 24an emango du irabazlearen izena.


Zumarragako hamabost tabernak parte hartuko dute VIII. Pintxo Lehiaketan. Udazkeneko lehiaketa ez bezala udaberriko honetan gai librean aritzen dira tabernariak eta batek baino gehiago sorpresak iragarri ditu. Dagoeneko egonkortu dira lehiaketak eta udazkenekoa zailagoa dela aitortzen duten arren jende asko mugitzen duela diote tabernariek; udazkenekoan buzkantza edo odolkia erabili behar dute derrigor. Udaberrikoan gaiak ez ditu mugatzen baina tabernetan dabilen jende andanak pintxoaren nolakotasuna erabat baldintzatzen du.

Gainzuri ikastetxeko ikasleek eskulan erakusketa ireki dute Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako lanak ikus daitezke. Eskulanak egiteko plastilina eta birzkiklatutako materialak erabili dituzte, besteak beste. Erakusketa hilaren 15a bitartean egongo da zabalik: egunero, 17:00etatik 20:00etara.

http://youtu.be/Awoy71lidc0 Ordiziako Amets Bide dantza taldeak mende erdia bete du aurten, eta azken asteetan, ospakizunetan dabiltza buru-belarri. Maiatzean egin zuten Dantzari Eguna izan zen horietako bat. Joan den ostiralean, berriz, dantza taldearen historia biltzen duen erakusketa zabaldu zuten, D'elikatuz zentroan. Gainera, urte bukaerarako beste ikuskizun bat prestatzen ari dira, plazan atzera dantzari guztiak elkartzeko. Dantzari Egun hark utzitako irudiekin, bideoa zabaldu dute orain.