Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Bakteria atzeman orduko, salmenta puntuetan zeuden gazta guztiak erretiratu eta etxean zituztenak zigilatu egin dituzte. Momentuz ez dago inor kutsatu denaren zantzurik.

Ainhoa Plagarok bost kanta abestu ditu eta Algaraklown taldeko pailazoek ikuskizuna egin dute. Santa Barbara zentroa mendekotasuna duten 65 urtetik gorakoei zuzendua dago

Ordiziako Jai-Alai pilotari elkarteak bost kirolari profesional elkartu ditu Barrenan bakoitzaren momentuko egoeraz, kirolaz eta kirolaren ingurumariaz aritzeko.

Udal Gobernuak ez-ohiko udalbatza deitu eta urgentziaz landu dute Majoriko gaia. EH Bilduren sei zinegotzien babesa ez da nahikoa izan proposamenak onartzeko.

Iaz ehundutako bufanda erraldoia Zuhaiztiko arboletan jarri dute

Ordizia Rugby Elkartearen zuzendaritza berregituratu dute, eta bost lagun ariko dira zuzendaritzan, Galparsoro buru dutela. 2019-20 denboraldiko aurrekontua aho batez onartu dute.

Bi preso politiko goierritarrek Frantzian betetako zigorra aintzat hartu eta kondena murrizteko eskatu zuten, baina Espainiako Auzitegiek ez dituzte haien helegiteak onartu.

Etakide ohi baten eta elkarrizketa egingo dion kazetariaren arteko harremana hartu du oinarri Manuel Macia i Vila zinemagile kataluniarrak. Zumarragako aurkezpenean izango da, bihar.

Gipuzkoako Trialsin txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da igandean Urretxun, Santa Barbaran. Gipuzkoako txapelketa bost probaz osatuta dago, eta Urretxukoaren ondoren, Oñatin, Arantzazun eta Tolosan jokatuko dira azken saioak martxoaren 23an eta apirilaren 6an. Azken honetan finala jokatuko da. Urretxun igandean egingo duten proba, iazkoaren kontrakoa izango da. Jose Ramon Agirre antolatzaileak esan duenez, iaz edukiontziak, palet-ak… erabili zituzten zirkuitua osatzeko.



Datorren igande honetarako, martxoaren 9rako Ostadar Mendi Taldeak Lazkaotik Etxegarate bitarteko mendi ibilaldia antolatu du. Ibilaldi honetan, Olaberriatik igaroko gara, Ojarbi dorretxearen ondotik igaro eta bisitatuko dugun mendikatean diren gainak ezagutuko ditugu, ESPARRU (727 m), ARANTZAMENDI (782 m) eta ATXURBI (968 m). Gainkate horretatik, Aizkorri eta Aralar nabarmentzen dira, beste hainbat mendiren artean. Jose Migel Iztueta -Lazkao-Txiki- ere gogoratuko dugu egindako ibilaldian, idatzitako dosierrean.

Datorren larunbatean Mila Osinalde organo jotzaileak eta Jon Aramendi tronpeta jotzaileak kontzertua eskainiko dute Zumarragako Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, 20:00etan. 2010Ean organoa zaharberritu zuten azkenekoz. Orduz geroztik, Zumarragako Udalaren eta parrokiaren lankidetzari esker hainbat kontzertu antolatu dira. Abenduan egitekoak ziren etziko kontzertua, baina zenbait arazo tarteko bertan behera geratu zen.